Patxi Etxeberria bertsolaria hil da, 95 urte zituala
2025-12-30 07:53 BertsolaritzeaOriotarra ia 60 urtez ibili da kantuan plazarik plaza bertsotan.
Patxi Etxeberria Zubiria (1930-2025) bertsolari oriotarra hil da, 95 urte zituala. Ia 60 urtez plazatan ibili izan da kantuan, 2017an, 86 urtegaz, Lasarte-Oriako jaietako saioan azken bertsoa bota eban arte.
1959an egin eban plazarako salto 29 urtegaz eta ordutik, 50 urte baino gehiagoko bidea egin dau bertsotan, eta ondorioz, hainbat belaunalditako kantukideak izan ditu: Uztapide eta Basarri, baita Egaña, Lujanbio edota Labaka be.
1959an kantau eban lehenengoz plazan eta hortik aurrera hainbat belaunalditako bertsolarigaz konpartidu izan dau oholtzea. 60ko hamarkadan, Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finalista izan zan hirutan, baita Euskal Herriko Txapelketa Nagusian be, 1980an. Aurrerago, 1999an, Gipuzkoako Herriarteko Txapelketan, bertsolari gazteakaz ibili zan.
Bertsoa izan dau bidelagun Etxeberriak eta bertso eskolea etxe. Helduaroan, urte asko emon zituan Lasarte-Oriako bertso eskolan astero batzen. Bere belaunaldiko bertsolari bakarrenetakoa zan.
Bertsolariak egindako bidea jasota dago Xabier Lasak 2009an idatzitako Patxi Etxeberria, 50 urtez plaza gizon liburuan. Urte berean, gainera, omenaldia egin eutsen, Lasarte-Orian, bere bizileku izandako herrian.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
