Gazteen udagoieneko bertso plana: zemendiaren 6tik 7ra izango da
2026-10-20 07:40 BertsolaritzeaUrriaren 15a baino lehen emon behar da izena.
Alkarregaz egoteko eta ikasteko aukerea izango da zemendiaren 6tik 7ra, Gorozikan (Muxika). Izen-emotea urriaren 25era arte dago zabalik. Barnetegian izena emoteko bete formularioa.
Bertso-eskoletako gazteen arteko hartu-emonak sendotzea izaten da alkartearen helburuetako bat eta, orain be, helburu horregaz batuko gara. Ekimen hau Bertsolari gazteen taldekako BBK Sariketeagaz lotuta dago.
Egonaldia 2008-2011 urteen artean jaiotako gazteei zuzenduta dago. Gorozikako aterpetxean batzea da asmoa barikuan 17:30ean eta Gernika-Lumon amaituko da zapatuan Euskal Herriko Bertsolari Txapelketako finalaurrekoaren ostean.
Izen-emote epea zabalik dago. Prezioa 30€ da. Aforoa mugatua izango da eta parte-hartzaileen zerrendea osotzeko izen-emotearen ordena, eskualdeen arteko orekea eta generoa hartuko dira kontuan. Gazteek urriaren 25a baino lehen emon beharko dabe izena.
Egun berezi honetan bertso munduan sakontzeko aukerea izango da, bertso eskoletan egiten dan ohiko jardunetik haragoko pausu bat emotekoa. Egun ederra atondu dabe dsnok batera egoteko: bertso-eskolea, ikastaroa, bertso-paseoa eta Euskal Herriko Bertsolari Txapelketako finalaurrekoa.
Eroan beharrekoa:
- Lotarako zakua.
- Aldatzeko erropak.
- Osakidetzako txartela.
Ez ahaztu, bertso barnetegian izena emoteko epea zabalik dago urriaren 25era arte, eta prezioa 30 euroan dago (baita saiorako sarrerea be). Izen-emotea formulario bidez egin beharko da. Aforoa mugatua da eta parte-hartzaileen zerrendea osatzeko edade, izen-emotearen ordena, eskualdeen arteko orekea eta generoa hartuko dira kontuan.
Formularioan eskatuko dira bankuko datuak eta ordainketea helbideratze bidez izango da urriaren 26ko astean.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
