Andoni Egaña, Eki Mateorena, Eli Zaldua, Maialen Lujanbio, Manex Agirre eta Sebastian Lizaso batuko dira

Bizkaie! 2026-10-16 10:18   Bertsolaritzea

Gasteiz Bertsozale egitasmopean, saioa berezia izango da urriaren 22an Izaskun Arrue Kulturgunean.

Ikasturtea eta udagoiena martxan diralarik, tenperatura hotzei ondoetorria emoteko hoberik ezin, bertso saio ederra areto goxo batean atontzea baino. Lehen hostoak jausten hasiak dira, Bertso eskolek hasierea emon deutse kurtsoari, eta arabar bertsolari, gai-jartzaile eta epaileek motorrak martxan ditue Euskal Herriko Bertsolari Txapelketan zein neguagaz batera etorriko dan 2027ko Arabako Bertso Kuadrilla artekoan.

Urriaren 22an, iluntzeko 20:00etan, Gasteizko Izaskun Arrue Kulturgunean bertso saioa izango dogu, Andoni Egaña, Eki Mateorena, Eli Zaldua, Maialen Lujanbio, Manex Agirre eta Sebastian Lizaso bertsolarien eskutik, aurkezle lanak, barriz, Irati Martinezek egingo ditu.

Sarrerak www.bertsosarrerak.eus webgunean eskuragarri.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu