Xabat Illarregi nagusitu da Gotaine-Irabarneko saioan

Bizkaie! 2026-10-13 07:45   Bertsolaritzea

Sarrera guztiak amauta, 630 lagunetik gora batu dira bertan.

Xabat Illarregi. | Ikusi handiago | Argazki originala

Euskal Herriko Bertsolari Txapelketako seigarren saioa bihar jokatuko da lehenengo faseko azkena, Aguraingo Lezao Kiroldegian.

 Sarrera guztiak amaituta, giro ederra egon da Gotaine-Irabarneko Herriko gelan. bihar jokatuko da lehenengo faseko azkena, Aguraingo Lezao Kiroldegian.

Ariketa puntuagarri guztiak amaituta, Xabat Illarregi Marzol izan da puntu gehien batu dituen bertsolaria, 676.5 puntu. Beraz, Larraun-Lekunberriko finalaurrekoan kantauko dau Illarregik urriaren 24an. Gaurko beste bost bertsolariek puntuazinoaren arabera izango dabe finalaurrekoetara sailkatzeko aukerea. Bihar bertan argituko da hori, Aguraingo saioa akabaukeran.

Halan da be, gaurko saioan, ondokoak izan dira puntuazinoak:

Lehenengo fasetako beste saioetan bezela hurrengo epaile taldea ibili da lanean: Aitor Jimenez Tolosana, Bakarne Urreaga Etxeberria, Iban Thicoipe, Jon Diaz de Mendibil Sarasti, Mirari Azula Aurrekoetxea, Miriam Juaristi Urizar eta Unai Muniain Caballero.  Idazkari lanak Itxaro Juaristi Olaetxeak eta Aratz Irazustabarrena Garmendiak egin ditue.

Bihar, azkena, Agurainen

Lehenengo faseko azken saioa jokatuko da Aguraingo Lezao kirolgunean, 17:00etatik aurrera. Saiorako sarrerak www.bertsosarrerak.eus atarian dagoz algai; bihar, 15:30ean zabalduko da txarteldegia.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu