Nerea Elustondok irabazi dau Aguraingo saioa
2026-10-13 07:55 Bertsolaritzea700 lagun inguru batu dira.
Aguraingo Lezao kirolgunean jokatu da lehenengo faseko azken saioa. Beraz, osatuta geratu dira finalaurrekoetan lehenengo itzuliko saioak.
Aguraingo Lezao kirolgunea beteta bertsozaleak adi-adi egon dira Euskal Herriko Bertsolari Txapelketako lehenengo faseko azken saioan: 700 bertsozale inguru bertan. Irati Martinez Izaga gai-emailea izan da oholtzara iristen lehena eta, haren atzetik, gaurko sei bertsolariak:
- Agin Laburu Rezola
- Irantzu Idoate Funosas
- Nerea Elustondo Plazaola
- Asier Azpiroz Iztueta
- Aissa Intxausti Aburruza
- Gorka Pagonabarraga Agorria
Ariketaz ariketa puntuak bilduz, Nerea Elustondo Plazaola izan da puntu gehien bildu dituen bertsolaria, 695.5 puntu. Gaurko saioa irabazita, Eibarren kantatuko du Elustondok urriaren 31n.
Horrela geratu dira gaurko puntuazioak:
- Nerea Elustondo Plazaola________695.5
- Gorka Pagonabarraga Agorria_____663
- Asier Azpiroz Iztueta_____________661
- Agin Laburu Rezola______________660.5
- Aissa Intxausti Aburruza_________639.5
- Irantzu Idoate Funosas___________605.5
Horretaz gan, lehenengo fasea maituta finalaurrekoen lehenenego itzulian kantatuko duten bertsolarien zerrendea ondokoa da:
hamazazpi bertsolari hauek kantatuko dute bigarren fasean, dagoeneko han diren zazpi finalistekin batera: Miren Artetxe, Nerea Elustondo, Maddi Ane Txoperena, Saioa Alkaiza, Julio Soto, Ane Labaka, Aner Peritz, Maddalen Arzallus, Xabat Illarregi, Aitor Bizkarra, Oihana Iguaran, Oier Etxeberria, Xabat Galletebeitia, Gorka Pagonabarraga, Asier Azpiroz, Agin Laburu eta Andoni Rekondo.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
