Malen Agirre eta Irati Antia sortzaileak alkarrizketatuko ditue domekako saioan

Bizkaie! 2026-10-15 12:15   Bertsolaritzea

Txapelketako iruditeria, Hitzetik Hortzeran.

Malen Agirre eta Irati Antia sortzaileak alkarrizketatuko ditu Mirari Martiarena Iraolak Euskal Herriko Bertsolari Txapelketako irudiaren eta eszenografiaren sormen prozesua ezagutzeko. Ez ahaztu, Agirre arduratu da Txapelketako eszenografia sortzeaz eta Antia, barriz, iruditeria lantzeaz.

Azpeitiko Dinamoan alkarlanean sortu zituen Txapelketako sintonia, irudia eta eszenografia Lumi taldeak, Malen Agirrek eta Irati Antiak. Euren lanak astero dagoz ikusgai eta entzungai Txapelketako saioetan. Domekako programan, sormen prozesuaren nondik norakoak azalduko ditue: bertsolaritzea eta Txapelketea irudietara zelan eroan dituen eta, behin lana amaituta, emoitzea ikusteak zer sentiarazoten deutsen.

Lehenengo faseko bertsoaldien errepasoa

Arnasa hartzeko Txapelketea geldi dagoala aprobetxauta, lehenengo faseak emondakoaren errepasoa be egingo dabe domekako Hitzetik Hortzeran. Hazparne, Altsasu, Lekeitio, Donapaleu, Tolosa, Gotaine-Irabarne eta Aguraingo saioetako bertsoaldien aukeraketea ikusteko aukerea izango da.

Hitzetik Hortzera, urriaren 18an, 15:00etan, ETB1en.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu