Beñat Gaztelumendi II. Bilintx Sariko txapeldun

Bizkaie! 2026-10-20 07:50   Bertsolaritzea

140 bertsozale batu ziran San Telmon finalaz gozetako.



Donostiagaz loturea daben bertsolariei zuzenduta, bigarren urtez egin da Bilintx Saria eta Beñat Gaztelumendia Arandia añorgarrak irabazi dau sariketea, Euskal Herriko bertsolari txapelketara begira bertso maila onean dagoala erakutsiz. Manex Mujika izan da bigarren eta ondoren sailkatu dira Oier Etxeberria, Peru Aiartza, Unai Gaztelumendi eta Egiar Otegi.

Donostiako bertso mobimentuan egin izan dauen lana autortuz, Joxe Mari Altunak jarri eutson txapela Gaztelumendiri. Atontzaileek eskerrak emon deutsee bertaratutako guztiei.

Bertsolarien historian leku garrantzitsua beteten dau Indalezio Bizkarrondo Bilintx XIX. mendeko bertsolariak. Haren heriotzearen 150. urteurrena dan honetan, Bilintx Bertsolari Sariketearen bigarren edizinoko finala izan da bart San Telmo Museoan.

Bertso Errondea, finalaren zain

Bien bitartean, Bertso Errondea heldu da finalera. Bilbo inguruko bertsolari gazteei eta Bilbon unibersidadean ikasten dabenei zuzendutako sariketea urtebeteko etenaren ostean indartsu bueltau da Erronda kalera. Lau tabernatan saio bana egin ostean, finala eguen honetan egingo da 7Katu Gaztetxean, arratsaldeko 19:30ean.

Kontuak kontu, zortzi bertsolari honeek heldu dira finalera: Haira Aizpurua, Joseba Ortuzar, Ixone Asategi, June Diaz, Maite Sarasola, Maddi Aiestaran, Maider Altuna eta Irune Basagoiti. Bertsoak, mozorroak eta umore ona ziurtatuta dagoz egueneko finalean.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu