'Danon Plaza' bertsolari gazteen plazaratzea indartzeko zirkuitu barria

Bizkaie! 2026-10-08 07:50   Bertsolaritzea

Urriaren 8an hasiko da.

Zortzi saioko zirkuitua izango da; Larrabetzun eta Markina-Xemeinen izango dira lehenengo saioak gaur, hilak 8. Danon plaza bertso zirkuituak gazteen plazaratzea laguntzea dau helburu nagusi, euren neurrira egindako plazak eskainiz. Lehiarik bako zortzi saioko bertso zirkuitua izango da, eta saioak urriko eguenetan izango dira (Dimako saioa barikuz izango da).

Bertsolari gazteak eta Bizkaiko finalistak batuko ditu zirkuitu honek. Saioak dinamikoak eta biziak izango dira. Ohiko plazetako lanak egingo ditue parte-hartzaileek, eta baita adinari eta bertso maileari egokitutako bestelako ariketa eta olgetak be.

Edozeinentzako saioak izango dira, eta sartzea doban izango da saio danetan.

Parte-hartzaileak

Saio bakotxean 5 bertsolarik egingo dabe bertsotan: 18 urtera arte bi, 18-25 arteko bi, eta finalista bat.

  • Gaztetxuak (18 urtera artekoak):

Emile Zabala, Peru Cristobal, Haizea Rotaetxe, Malen Ibarzabal, Aimar Marcos, Adur Lopez, Ekhi Zuluaga, Iradi Barrenetxea, Eider Fernandez, Bañat Enbeita, Kirmen Jauregi, Haizene Merino, Amaiur Betanzos, Helene Yerga, Naroa Iturrioz eta Maddi Aurtenetxe.

  • Gazteak (18-25 urte artekoak):

Joseba Ortuzar, Izaro Bilbao, Ixone Asategi, Irube Basagoiti, Asier Alcedo, Jon Abasolo, Enara Gallastegi, Janire Arrizabalaga, Beñat Bilbao, Araitz Katarain, June Diaz, Maider Altuna, Haizea Telleria, Bittor Altube eta Kelmene Abaitua.

  • Bizkaiko Bertsolari Txapeketako finalistak

Aitor Bizkarra, Xabat Galletebeitia, Aissa Intxausti, Txaber Altube, Onintza Enbeita, Jone Uria, Oihana Bartra, Aitor Etxebarriazarraga eta Gorka Pagonabarraga.

Saioak:

2026-10 Danon plaza. Saioen taulea

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu