Bonaparte Korpuseko euskerazko testuak webgune batean batu ditu Deustuko Unibertsitateak

Dabi Piedra Robledo 2011-03-08 14:42

Bonaparte Korpusa, XVIII. eta XIX. mendeetako euskerazko ehun testu baino gehiagok osotzen dabe, eta sasoi haretako euskalki guztietako ereduak dagoz bertan. Proiektuaren arduradunek prentsaurrekoan azaldu dabenez, Bonaparte Korpusa webgune baten batu dau Deustuko Unibertsitateko TesiTek lantaldeak.

Bonaparte Korpusa, XVIII. eta XIX. mendeetako euskerazko ehun testu baino gehiagok osatzen dabe, eta sasoi haretako euskalki guztietako ereduak dagoz bertan. Proiektuaren arduradunek prentsaurrekoan azaldu dabenez, Bonaparte Korpusa webgune baten batu dau Deustuko Unibertsitateko TesiTek lantaldeak. Lan horri esker, euskerearen sasoi zein dialektoaren arabera, konparaketak egin leitekez. Helbide honetan ipini dabe ikerlana: http://bonaparte.deusto.es

Webguneko aplikazinoak nahi daben guztiei zabalik dagoz eta hiru hizkuntzatan eskaintzen da informazinoa; euskeraz, espainolez eta ingelesez. Bonaparte Korpusa, euskerazko bildumarik osoena da, dialektologia eta diakroniaren ikuspegitik; hau da, euskalkien arteko konparaketak egiteko, zein historian euskereak izandako bilakaerea aztertzeko, bilduma horrek aukera aparta eskaintzen dau.

TesiTek taldearen lan luzeari esker (2003tik dabilz proiektuan), orain internet bidez kontsultau daiteke ehun testutik gorako ondarea eta, ganera, aplikazino informatiko aurreratua garatu dabe, testuen arteko alderaketak egitea errazten dauena eta testuetako ezaugarriak azaltzen dituana. Amaitu bako proiektua da, etenbakoa, aurrerantzean be barrikuntzak sartzen joango gara eta egon leitekezan okerrak zuzentzen, azaldu dau Rosa Miren Pagola egitasmoko arduradunak. Etorkizunean, ganera, euskerearen korpus osora zabaltzen joan gura dogu proiektua, adierazo dau Pagolak.

Lexikoan, sintaxian eta morfologian testu bakotxak dituan berezitasunak agertuten ditu aplikazino informatikoak eta hori egitea, emoten dauena baino nekagarriagoa da: Euskalki guztietako 27 azpieuskalki dagoz guztira eta testu bakotxak bere sasoiko ortografia eta estiloa ditu. Testu batek bertsino bat baino gehiago dituanean, bertsinoak pantaila berean erkatzeko aukerea emoten dau eta, horregaz, euskalkien eta euskerearen sasoian sasoiko estiloaren arteko konparaketak modu garbian egiteko modua dago.

Webgunea hainbat ataletan banatuta dago. Batetik, Bonaparte Printzearen garaiko, XIX. mendeko, euskalkien banaketea azaltzen da eta euskalki bakotxaren ganeko informazino zabala. Testuen bibliografia sakona be badago irakurgai. Bonaparte Korpuseko testuak kontsultetako, bilaketa-tresna indartsua sartu deutsie webguneari eta, holan, dialektoaren, testu muetaren, autorearen, berba baten, ezaugarri sintaktiko batzuen eta beste hainbat elementuren arabera egin daitekez bilaketak.

Aplikazinoa erdi-automatikoa dala nabarmendu dau Pagolak eta proiektuagaz hiru helburu bete nahi dirala azaldu dau: euskalkien desbardintasunak zein ezaugarriak azaleratzea, euskerearen sasoi ezbardinak bereiztea eta hizkuntzearen ezaugarri bakotxa jagokon sasoi eta dialektoan kokatzea.

Bizkaiko Foru Aldundiak proiektua babesten dau eta Deustuko Unibertsitatean egindako aurkezpenean, Miren Dobaranek egitasmoaren garrantzia azpimarratu dau, Foru Aldundiaren izenean: Lan ikaragarria da, aintzindaria, bere alorrean webgunerik osoena da. Ganera, euskalkien ganean emoten dan informazinoa azpimarratu dau Dobaranek, euskalkiek horniduten dabe euskera batua eta eguneroko hizkerea. Ikerlari, euskera teknikari, zaletu zein ikasleentzat aproposa da eta kontsultak egiteko modua erraza da. Amaitzeko, Miren Dobaranek nabarmendu dauenez, euskereak biziraungo badau, teknologia barrietan sartu behar da eta egitasmo hau bide horretan beste pausu bat da.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu