Jon Garcia: 'Ahotsenean, abenduaren 7an, 15:40an joko dogu'

Koldo Isusi Zuazo 2025-12-01 07:55   Barriketan

GAR talde durangarrak irabazi dau 2025eko Gaztea Maketa Lehiaketea eta, beraz, 5.000 euroko txekea eta 2026ko Bilbao BBK Liven jotea jaso ditue saritzat. Jon Garcia, Liher Granados, Asier Ardanza eta Martzel Vargas dira taldekideak.

Pop rockaren bidetik eta gitarra riffak nagusi, energiaz betetako kontzertu borobila emon dabe, borobila, Ibon Fernandez eta Jon Basaguren epaimahaikideek GAR taldeak Maketa Lehiaketara aurkeztutako hiru kantuak definiduteko. Horreen artean, Ilargi gorriak deitutakoa goraipatu dau epaimahaiak.

Jon Garcia durangarra Mocker’s rock taldean abeslari eta bajistea izandakoa baina orain bere ibilbidean bakarlari hastea otu jako, bizipen personaletan oinarrituta, pop sentikor eta melodikoa eta rock ikutu batzuekaz.

GAR proiektuaren lehenengoak dira Ilargi gorriak, Zoramenaren kutxa, Ametsa eta Preziatuak diren momentuak abestiak dira eta plataforma digitaletan eskuragarri dagoz.

Kontuak kontu, Gasteizko Jimmy Jazz Aretoan izan dira 2025eko Gaztea Maketa Lehiaketako kontzertuak eta oholtzan izan dira Gar, Zeatikez, Barrrk eta Marmitako Trap Banda.

1.- 2025eko Gaztea Maketa Lehiaketea irabazi ondoren, zorionak Jon Garcia ala zorionak Gar esan beharko geunke?

[Barreka]... Eskerrik asko. Nik pentsetan dot Gar taldea zoriondu beharko zeunkela aurtengo Maketa Lehiaketea taldeak irabazi ebalako. Oinarrian kantuak eta neuk egiten dodaz baina oholtzan taldeak emoten dau emon beharrekoa.

2.- Ibon Fernandez eta Jon Basaguren izan dira epaimahaikide eta energiaz betetako kontzertu borobila emon zenduela nabarmendu eben. Ez dira edozein Fernandez eta Basaguren...

Ez. Holako adituen aurrean eta entzundakoak entzunda, gustora gagoz. Kontzertu borobila begitandu jaken eta gu geu oso gutora ibili ginan oholtzan.

3.- Saria potoloa da, 5.000 euro eta 2026ko Bilbao BBK Liven jotea. Han jo daben askok ibilbide emonkorra izan dabe aurrerago. Ze esperanza dozue?

5.000 euro horreek onak dira guretzako ze diskoa grabau barri dogu eta gastuak pilotu egin jakuz baina, duda, barik, Kobetamendin, BBK Live Jaialdi handian, goi mailako artisten ondoan ibili eta disfrutetea lakorik ez dago. Gure amesetako bat beteko da. Bertan jotea sekulakoa da baina han inguruan talde asko, management eta industriako personak dabiz eta tratu horreek normalean positiboak izaten dira. 

4.- Liher Granados, Asier Ardanza, Martzel Vargas eta zeu agertuko zarie oholtzan. Badago astia baina saio, aproba berezirik egingo ete dozue?

Kantu barriak eta lantzen bagabiz eta, akaso, ezustekoren bat be egon daiteke baina ez dogu gorabehera handirik aurreikusten. Gure zuzenekoetako emozinoari eta pasinoari eusten ahaleginduko gara. 

5.- Ilargi gorriak kantua goraipatu eban epaimahaiak. Zelako kantua da?

Nik neuk sortutako lehenengoetariko bat da; oporretan nengoala ibili nintzan kantuaren zehetasun danak aztertzen eta berehala igarri neban zozer berezia eukala, jenteak gustora hartu dau eta zuzenean eskaintzeko oso aproposa da.

Beste kantu batzuk be nabarmenduko neukez baina horrek enkantu berezia dauka, taldegaz joteko oso potentea dala pentsetan dot.

6.- Mocker’s taldean abeslari eta bajista ibili zara 15 urtean. Tarte horretan asko ikasteko astia izango zenduan...

Bai. Oso ondo pasau neban urte horreetan guztietan, Asier Elias Aspiri eta Ritxi Blanco Agilera lagun handiak dira eta makinatxu bat esperientzia bizi izan doguz alkarregaz, musikalak zein personalak, danok egiten genduzan ekarpenak eta hor etorri zan Mocker's; bakotxak berea eta, jakina, hara eta hona ibilteak be arazo handi zein txikiei zelan aurre egin ikasten dozu. 

6.- Orain, barriz, bakarlari izateko esperantzea dozu baina Gar taldeagaz buztartzea erraza ete da?

Mocker’s taldea niretzako zan sua eta hori bertan behera itxi behar izan genduanean, zeozelan sua apaldu edo egin zan baina musikazale, sortzaile amorratua naz eta musikea egiten, ikasten jarraitu neban eta sua amatau barik egoanean, garrari eutsi neutson eta hor hasi zan Gar. Intentzinoa zan neu bakarrik joatea aurrera baina kantu piloa sortu eta jaubetu nintzan hor baegoala materiala eta lagun musikari batzuei erakusten hasi eta animau egin ninduen, talderako aproposak zirala. Azkenean bide horri ekin deutsagu, taldekide eta lagun onak batu eta holan ekin geuntsan. 

Ganerakoan, zeozelako idea daukat bakarlari bidean be zeozertxo egitea 2026an, sano abesragarria dalako eta lekitekeana da, talde lanaren erdian neu agertzea...   

7.- Gar taldea poperoa ala rockeroa da? 

Bien buztarketea egiten dogu eta beste estilo batzuetako xehetasunak be badoguz. 

8.- Oraina eskuetan diskoaren azala Udatxok egin dau. Gustora?

Zelan ez. Handia da Udatxo eta oraintsura arte egindako lanak ikusten hasi nintzanean, ederrak iruditu jatazan, magia egiten dau, artista bikaina da eta badakizu Udatxok eta Baluk egin ebela igazko Durangoko Azokako kartela.

Udatxoren aukerea gogoan, neure kantuak oinarri hartuta edo diskoaren azalerako pentsauta neukana proponidu eta onartu egin eustan. Gainera, Zoramenaren kutxa kantuan esalditxu bat dago, ispiluan  dagoanari lorak oparitu agertzen denean, hain zuzen be eta normalean ispiluaren aurrean jarten garenean, norbera agiri da eta joku edo metafora ederra dalakoan nago; polita da esaldia eta horregaz, horren esentziagaz olgetako proponidu neutsan eta sekulako lana egin dau, azkenean, diskoko azalean dago.

9.- Diskoa aurkezteko kontzerturik berbatu dozue?

Hitzordu berezia Durangoko Azokan izango dogu, Ahotsenean, abenduaren 7an, 15:40an. Dana emoteko prest gagoz eta ia jenteak zelan hartzen gaituan.

Ganerakoan, aurten ez dogu kontzerturik emongo baina 2026rako deiak jasoten hasi gara eta instagramen eta joango gara informazinoa emoten. Hori bai, gu lako taldeei aukerea emoteagaitik gaztetxe eta holakoak eskertu gura neukez, baita zuok be gure lanaren barri emoten dozuelako.  

 

 

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu