Ana Goitia Erkiaga: 'nire amesetako bat da Camposen egitea despedidea'.

Koldo Isusi Zuazo 2026-10-05 07:35   Barriketan

Katana bakarrizketearen ibilibidea urriaren 8an amaituko da Ana Goitia lekeitiarrak asko maiten dauen Bilboko Campos Eliseos Antzokian baina ez da agur hutsa izango, sekulako jaia baino. Lagunez inguratuta agertuko da oholtzan eta publikoak be jaiaren parte izateko aukerea izango dau.

Urte bi edo emon ditu Ana Goitiak  ikuskizunagaz, Euskal Herriko hainbat txokotako oholtzetan barre, antzerki, pasadizo eta bizipen ugari konpartidu ostean, bakarrizketea berarentzat orain arte amesa izan dan leku batean agurtzea erabagi dau.

1.- Azken Katana izango da. Zergaitik orain agurra?

Eta zergaitik ez orain [Barreka]. Kontua da ze orain urte bi edo ekin geuntsala, 2024ko zemendiaren 7an, oso oker ez banago, eta 50 bat saio egin ostean, ziklo bat amaitzeko gogoa neukan beste proiektu batzuetan buru-belarri sartzeko. 

2.- Etena egiteak zeozelako indarra dakar baina berezitasunak be izango ditu. Zeintzuk?

Neurea da, maite dot eta buruan bueltaka ditudan gaiak, ardurak, anekdotak eta holakoak jorratzen dodaz baina badakizu bakarrizketatan umorea eta probokazinoa be osogai inportanteak izaten dira. Eta potentzia edo energia handiz kontetan dodaz gauzak, zorrotz eta zuzen. Ikusleak erakarteko trikimailuak, tranpak eta norbera lotsa barik ibiltea dira botikarik onena.

3.- Ordubeteko bakarrizketea da Katana. Berbalduna, barritsua zara baina ordubeteko saioa da eta gidoia, eskemea edo dana dalakoa prest eroango dozu. Ala inprobisetan dakiana zara?

Ordubeteko saiorik ez dot sekula egin [Barreka]. Aurrean jarten jatzuzanak prest dagozan ala ez berehala konturatzen zara, ikusleen keinuak, barretxuak eta ikertzen dozuez eta hortxe erabagi behar izaten dozu saio luzetsuagoa, laburragoa edo egingo dozun. Jenteagaz eta norbera gustora badago ez dago iraupen zehatzeko bakarrizketarik, ordubete eta erdikoak be egin izan ditut. Eta asko inprobisetan dot, gustau egiten jat eguneko gorabehera, barriak eta sartzea, barritsua naz eta lagungarria da hori, askotan publikoaren jarrera eskasa ikusita jakin behar dozulako aurrera egiten. Hori bai, bakarrizketearen egitura edo eskematik larregi urtetea be ez da komenidu baina praktikeagaz holako egoeretatik alde egiten be badakigu.

Baina Campos Aliseos Antzokian izango da despedidea eta hor ez da aukerarik izango saioa luzatzeko, tartea zehatz mugatuta dagoalako eta muga hori da niretzako burukomini handiena [Barreka].

4.- Betiko gaiak erabiliko dozuz ala despedidea dalako gauza barririk, nobedosorik erabilteko gogoa dozu?

Betiko gai eta jokerei eutsiko deutset eta nobedadea da oholtzan bakarrik ez nazela egongo, familia, lagunak, lankideak eta hor egongo dira, momentu berezia, agur esateko momentua eta gozo eta garratzak, emozinoa izango dirala badakit. Eta esan behar ez baneuke be, Jon Plazaolak egin eustan harrerea Urretxun, momentu hunkigarria izan zan eta despedidan be hor izango da neugaz. 

5.- Campos Eliseos Antzokia aukeratu dozu agur esateko. Badago arrazoi berezirik leku eder hori aukeratzeko?

Bai. Nire Amesetako bat da hortxe egitea. Leku elegantea, ederra, ez da handia baina txikia be ez da, intimoa berbea erabiliko neuke. Publikoa hur dozu eta hurbiltasun hori asko gustetan jat, euren energia hartzen dot eta... neure ama bizirik balego esango eban begitu honek egin dau egitekoa... .  Dotorea, ikusgarria, holako antzokirik ez dago inguruetan, sarrerako fatxadea be zoragarria da.

Nire amesetea izan da aktore izatea eta kazetaritzearen zein komunikazinoaren munduan nabil jo eta su eta hoberik ezin.

7.- Bikarrizketak be egiten ditue batzuk. Antton Telleria eta Kike Amonarriz, Telmo Irureta eta Haritz Morras. Egingo zeunke zuk bikarrizketarik?

Barre Librea programan egin genduan Getari Etxegarik eta biok eta oso ondo pasau genduan. Esperientzia polita izan zan, errepetiduteko modukoa. Bikarrizketak gustetan jataz ze alboan dozun horrek bidea zabaldu edo zarratu egiten deutsulako. Hirukarrizketak be egingo neukez gustora eta lau eta bosten artekoak be interesgarriak izan daitekez [Barreka]. Nozonoz egin izan dogu lauzpabost joan, bakaotxak bere zatitxua egin eta aurrera, holakoetan asko ikasten da, zeinek zer eta zelan bideratu dauen saioa 

8.- Geldi egoten ez dakiana zara eta hor zabiz irratian, telebistan, kolaborazinoak egiten eta. Esangura horretan, traturik, eskaintzarik edo egin deutsue?

Nahikoa da daukaguna. Kamerearen atzean ibilitakoa naz eta badakizu Txoriene saioan zuzendari lanak egiten ditut, Gau pasa programan be ibili izan naz eta egiten dodaz erredaktore, gidoilari eta holako lanak be eta telebistako programa batzuetan be ibili naz kolaboratzaile.

Ganerakoan, beste bakarrizketa bat lantzen nabil, gidoia idazten, aproba batzuk egiten eta nahikoa burukomin da hori. Sortzea-sortzea gustetan jat.  

Baina deskantsetea be idea ona da ze ahots-kordatan arazotxua daukat eta horreri be kasu egin beharko deutsat. 

8.- Anatxuchic izenpean, modan aditua eta gordofobiaren kontrako aktibistea zaitugu. Arlo hau jorratzen jarraitzeko asmoa dozu?

Duda barik. Gordofobiarena dinostazu eta holako jarrerak, zoritxarrez, eta ez dira amaitu, lodioak beste guztien moduan ikusten ez gaituen bitartean hor segiduko dogu baina argala banitx be zeozertan ibiliko nintzateke, seguru.

Modearen kontuetan pozik nabil, marka edo etxe batzuei laguntzearren, euren gauzak erabilten ditut, trukea da egia esateko baina hor nabil; izen batzuk aitatutearren, Atakontu eta Gigil Design nabarmenduko neukez. 

9.- Urriaren 8an izango da Katanaren agurra Bilbon eta aparteko mezurik bazeuko, bota oraintxe:

Jentea animetan dot Campos Antzokira etorri daitezan. Ondo pasauko dozue. Bihotzetik urtetan deustiezan gauzakaz gozau eta ez zarie damutuko. Erosi sarrerak hemen.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu