Natxo de Felipe: 'amodiozko kantuak sartuko doguz 2. diskoan'.
2026-09-21 08:00 BarriketanSemearen, Jean Phocasen eta beste batzuen ekinaldiek engantxau egin dabe Natxo de Felipe eta Oskorriren 45. urteko ibilbidearen eta agurraren osteko 11 urteko deskantsuaren ondoren, Abandonatuak izeneko diskoagaz azaldu da; Arantzazuko Basilekea bete eta Bilboko Arriaga Antzokian urriaren 4rako sarrerak agortu, 5erako bateren batzuk badagoz egon baina dakigunez urriaren 8an Gasteizen edo kontzertua emotekotan zabizie eta aurrerago uriburuetan kontzertuak emoteko esperantzea be ez dozue baztertzen.
Barriketan izan gara Natxo de Felipegaz eta hona hemen kontau deuskuzanak:
1.- Arantzazun eta Bilboko Arriagan sarrerak agortuta sekulako martxeagaz azaldu zarie. Espero zenduen holakorik?
[Barreka]. Espero genduana baino handiagoa izan da erantzuna. Arriagakoak di-da agortu ziran eta Gasteizekoa eta Baionakoa be nahikoa ondo doaz baina Donostian, Iruñean eta hor zehar be ibiliko gara, jenteak eskatzen dauen birtartean gu aurrera. Pozik gagoz.
2.- Abandonatuak berbearen esangurea da bertan behera itxitakoak edo holakoak. Abandonatuak izan baziran zergaitik dira orain baliotsuak?
Oskorriren errepertorioetan eta beti geratu izan jakuz karpetatan ahaztuta eta arrazoiak ziran antzeko estilokoak baegozalako eta ez errepeditutearren. Baina estimaduten nituan kantu horreek eta semeak proposamena egin eustanean, orduantxe hasi ginan karpeta horreetan bila, kantu ederrak dira eta eguneratuta, moldaketa eta eginda jenteak pozik hartuko ditualakoan nago.
3.- J.C. Arriaga, Arkaitz Estiballes, Oihenart, Landerretche, Xabier Amuriza, Koldo Izagirre, Paco Ibañez... Ez dira edozein...
Benetan be. Gure ibilbidean euskal poesia modernoa jorratu dogu, bertsolariak, kantautoreak eta giro horreetako aldizkari eta enparauak zehatz aztertu doguz. Diskorako material eklektikoa geratu jaku, Oihenarten poema bat, Lauaxetak egindako beste bat, Xalbador bertsolariaren alaba nagusiak egindako bertso esperimentalak, Xabier Amurixa, Arkaitz Estiballes.
4.- Nortzuk zabizie NDF&Kuarteko Philiperena taldean?
Musikeari jagokonez, semeak 1. biolina joten dau; Perzemyslaw Pujanek 2. biolina; Ester Albak biolea; eta Karmele Castillok txeloa. Ni abeslaria naz. Ganerakoan, Xabier de Felipek, neuk eta Perzemyslaw Pujanek egtin doguz moldaketak. Baina Bittor Allende, Mikel Alonso, Victor Sanchez, Jean Phocas eta Unai Mimenza be nabarmenduko neukez, baita Patrick Alfaya, Allande Boutin, Antton Latxa, Josebe Ormazuri eta Aitor Narbaiza.
5- Ez dakianarentzat, zer izan zan Oskorri eta zelako eraginak izan zituan hemen eta munduan?
Oskorri izan da iturri askotatik edan dauen taldea, urikoa, Bilbon jaiotakoa, kasik 50 urteko ibilbidea dauena. Baina beste esperientzia batzuk be bizi izan doguz, Anttonek eta biok, bersinoak egiten eta momentu ederrak pasau genduzan. Asko edan eta ikasi genduan aurreko belaunaldietatik, Iparralden frankotiradore bezela ibilitako Mixel Labegerie, Mikel Laboa eta Ez Dok Hamairukoak, horreek maisu izan dira guretzako; hurrengo belaunaldikoak gara gu. Euskal folka egiten genduala be entzun izan dogu, Madrileko kritiko entzutetsu batek esan eban guk folk industriala egiten genduala baina hori ez zan gure eredu edo berbakera naturala eta gogor ibili ginan beharrean handik eta hemendik bakotxaren zehetasunak barruratzen. Musika klasikoa, tradizionala, bertsolari eta idazle jantziak, adituak gogoan izan doguz eta horreen danen buztarketea gara gu.
6.- Kasik 50 urte Oskorri taldean hará eta hona ibili ostean eta musikatik aparte 10 bat urte egin ondoren, Xabier de De Felipe, Jean Phocas, Olaia Inziarte, Xabier Zeberio eta beste batzuen endreduei ezin izan deutsazu ezetzik emon. Nondik nora dabiz?
Musikari inportanteak eta konpositore bikainak ibili dira urte horreetan guztietan eta dakizunez, Xabier de Felipe semea Musikene, Euskadiko Orkestra zein Gabriel Aresti bilbotar poetearen heriotzearen 50. urteurrenean eta Kuarteto Philiperenan biolina be joten dau.
Eta ezin ahaztu Jean Phocas injineru lapurtarra, ezaguna hemen eta munduan, ehundaka disko grabau ditu eta hau izan da ekin eta ekin ibili jatana zeozer egin behar zala, materiala alperrik galtzen ixtea pekatua zala eta holakoak esaten [Barreka]. Azkenean, danen artean konbentzidu eta hor dozu eskuartean NDF & Kuarteto Philperenaren Abandonatuak.
7.- Oskorri zer zan eta zertan ebilen ez dau jakingo 20-25 urteko gazte batek baina 30 disko baino gehiago argitaratu zenduezan eta hori ezin lei edozein esan....
[Barreka]... Sortzaileak izan gara, beharginak, gure ogibidea izan da hau eta ekin eta ekin ibili gara urte askotan.
8.- Hemendik aurrera zer, beste diskoren bat, balada eta holakoak jasoteko?
Bai. Proiektua martxan jarri eta aukera bi geunkazan, ahaztuta egozan kantuak berreskuratzea eta Oskorrik urteetan zehar landutako amodiozko kantuak eta erabiliz zeozertxu egitea. Bigarren aukera hori baztertu egin neban baina orain oso animauta nago eta ezustekorik ezean, horixe izango da hurrengo diskoa, baladak edo amodiozko kantuak batuko dituana. Kuarteto girorako moldaketak egin eta segurutik datorren urtean edo plazaratzea da asmoa.
9.- Etxean zer dinotsue, deskantsurik eta holakorik ez dozu behar?
[Barre algarea]... Ez ez dot behar deskantsurik, hamaika urte egin dodaz deskantsetan, 11 urte gehiago ditut, 77 urteko gizona naz eta orain gogotsu nago etorriko danari eusteko. Hamar bat kontzertu emon eta listo, pozez zoratzen nago, ez dot besterik behar. Baina egia esan behar badeutsut Arantzazukoaren ostean, presinoa sentidu neban eta hurrengo aste osoan jota egon nintzan...
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
