Tamara Garcia Iglesias: 'arte garaikidea eta narratibak -biguntzeko- asmoa izan dogu'.

Koldo Isusi Zuazo 2026-07-20 07:40   Barriketan

Ohiko barrikuspenetatik urrun, Harri Biguna sailak artearen irakurketa kritiko eta garaikidea plazaratzen dau ikuspegi feministea gogoan hartuta. Ordu erdi inguruko sei ataletan sailak 60ko hamarkadatik 2000ko hamarkadara arteko gorabeherak dudan jarten ditu eta historian neutrotzat jo izan diran kontzeptuei jagokenez, agirian ixten dau zelan egon diran baldintzatuta gizarte, politika eta genero-faktoreengaitik.

Artista, komisario eta espezialistakaz egindako alkarrizketen bidez, bai eta artxiboko materialen erabilerearen eta collagean oinarritutako proposamen estetiko baten bidez be, sailak kontakizun korala eregiten dau, ikusezin bihurtutako narrazinoak erdigunean jarriz.

Atal bakotxak testuinguru historikoa, alkarrizketak eta analisi kritikoa buztartzen ditu, euskal arte garaikidearen genealogia feminista bat marrazteko.

Kontuak kontu, Tamara García Iglesiasek idatzi eta zuzendutako Harri Biguna dokumental-saila streaming bidez ikusi daiteke, EITBko PR1MERAN plataforman.

Tamara Garcia Iglesias gustora egon da Bizkaie Atariak egin deutsozan galderei erantzunak emoten. 

1.- Harri Biguna dokumental-saila aurkeztu dozue oraintsu. Zergaitik Harri biguna?


Guk hasieratik nahi genduan izenburuak berak asmo baten barri eskaintzea. Harri Biguna izenak burdina eta harria kontrajarten ditu, euskal artearen iruditerian oso presente egon diran material tradizionalak. Aldi berean, arte garaikidearen inguruko kontakizunak eta narratibak biguntzeko beharra be adierazoten dau.

Harri Biguna sormen-sail guztietan dozena bat emakumek baino gehiagok parte hartzen daben proiektu kolektiboa da. Atal bakotxak testuinguru historikoa, alkarrizketak eta analisi kritikoa buztartzen ditu, euskal arte garaikidearen genealogia feminista bat marrazteko.

Sailak ez dau artearen historiaren beste bersino bat eskaini gura hizkuntza propio bat lantzea, gaur egun artea interpretetako eta kontetako erabilten diran esparruak zabaltzea ahalbidetuko dauena baino.

2.- Artearen eboluzinoa, estetikea, kalidadea, egiletzea lakoak jorratu dozuez baina ikuspegi kritikoa, ikuspegi feministea erabiliz. Zergaitik?

Arteaz berba egiteko ez dago beti izen propioez berba egin beharrik; erakunde zein narratibez be egin behar da berba edo arlo horreek be jorratu behar dira. Arte garaikidearen barruan baino gehiago dagoz arteari lotutako izenak kanpoan. Ezinezkoa da benetan zeozer kontetea beti abiapuntu bera aukeratzen bada.

3.- Dokumentalera alkarrizketak batu dozuez, eretxiak, esperientziak...

Prozesua luzea eta dibertigarria izan da. Baina, aldi berean, frustragarria be bada ze bilatzen genduana ez dakigu ondo zelan izentau. Halan da be, artearen egiturea ulertzen bada, beste izen eta ikuspegi batzuk erraz topau daitekez.

Zortzi bat alkarrizketa egin doguzalakoan nago: María Emma Soto Gabiola, Beatriz Silva, Merche Periz, Begoña Usaola, Pablo Maraví Martínez, Marcelo Expósito, Haizea Barcenilla eta Saioa del Olmo.

Harri Biguna euskal arte garaikidearen historiaren inguruko ikuspegi barritzailea dakarren dokumental-saila da, hainbat espezialistaren bitartez kontauta; kontakizun artistiko ofiziala zelan eregi dan eta hortik kanpo zein ahots geratu diran aztertzea izan da asmoa.

4.- Antzezleak aitatzen hasita, koletiboak be badagoz tartean, zelako lana izan da Sra. Polaroiskako Alaitz Arenzanagaz eta Maria Ibarretxegaz egin dozuena?

Artisten artean, Isabel Baquedano, Elena Goñi, Marta Cárdenas, Carmen Maura, Blanca Aguirre Maidagan, Sara Soto Gabiola, Ana María Parra, Loles Vázquez (Las Vulpes), Virginia Villaplana,  Idoia Montón, Miren Arenzana, Azucena Vieites, Txaro Arrazola, Gema Intxausti, Estíbaliz Sádaba, Bene Bergado, Mara Reguilón, Eduardo Sourrouille eta Itziar Okariz nabarmenduko neukez baina El Puñalito eta Bosgarren Taldea be ez dodaz ahaztu gura.

Horreezaz gan, Sra. Polaroiskako Alaitzen eta Mariaren kasuan, aurretik ezagutzen genduzan eta sano pozik ibili gara, eurekaz lan egitea beti da alkarregaz pentsetea, artearen inguruan ikuspegi kritikoa eta errealistea daben persona bi dira.

5.- Euskeraz filmau dozue sei txatalez osotutako saila. Euskeraz, duda barik...

Bai. Ez genduan beste modu batean egitea irudikatzen. Gainera, proiektuaren helburuetako bat kontzeptuak herritarrakana hurbiltzea danez, uste dogu kalean egiten dan euskeratik hurbil dagoan euskerea erabili behar dala.

6.- Artelanak ez dira norbanakoenak, testuinguru batetik jaioten dira, dokumentalaren esentzia, akaso?

Dana esanda dago esaldi horretan, gehiago laburtzerik ez dago. Gehiago jakin gura dauenak dokumental saila ikusi leike [Barreka]. 

7.- Atekaleunek produzidu dau dokumentala, Harri Biguna da bere lehen dokumental saila, nazinoartean be ibili zarien arren. Etxera bueltan?

Bai, erabat. Zazpi urte daroadaz Euskal Herrian produkzino lanak egiten eta neurea izango zan zeozertxu egiteko gogoa neban. Gainera, Bilboko Arte Ederren Museoagaz lau urtez egindako lan biziaren emoitzea be bada.

8.- Sei ataletan zehar, sailak hainbat hamarkada zeharkatzen ditu, 60ko urteetatik 2000koetara, kontakizun artistiko ofiziala zelan eregi dan eta hortik kanpo zein ahots geratu diran aztertzeko. Gidoia idaztea be ez dan bromea izango, ezustekorik, sorpresarik izango ete dogu?

Lehenengo kapituluan 60ko hamarkadako gorabeherak jorratzen doguz, Euskadik aldaketa politiko, sozial eta kultural sakonak bizi ditu. Testuinguru horretan, artearen kontakizun ofizialetik kanpo geratutako emakume artistak agirian jarten dira.

Gidoia idaztea oso konplexua izan da, hiru aldiz egiten dan lana dalako: lehenengo, komisarioari proponiduten deutsagunean; bigarren saiakerea da alkarrizketak egiten ditugunean; eta hirugarrena, barriz, muntaia egiten dogunean.

Ganerakoan, sailak dudan jarten ditu neutrotzat jo izan diran kontzeptuak: kalidadea, egiletzea edo inportantzia artistikoa.

Artista, komisario eta espezialistakaz egindako alkarrizketen bidez, bai eta artxiboko materialen erabilerearen eta collagean oinarritutako proposamen estetiko baten bidez be, sailak kontakizun korala eregiten dau, historian ikusezin bihurtutako narrazioak erdigunean jarrita.

Gidoiaren harian, lan handia baina gustagarria izan da. Sorpresa asko topauko dituzue.

9.- EITBren parte-hartzea eta Eusko Jaurlaritzearen babesa izan dozue eta oso oker ez bagagoz, Primeran plataforman egingo da banaketea?

Bai, holan da. Gero nazinoarteko beste ibilbide bati ekingo deutso baina lehenengo etxean ikustea da garrantzitsuena.

10.- Usurbildarra, zuzendaria, gidoilaria eta komisarioa zara, EHUn Gizarte Antropologian lizentziaduna, Buenos Airesen zinema zuzendaritzan trebatua baina zure buruan zer darabilzu orain bueltaka?

Kontuz! Lasarte-Oriakoa nozu eta Hernanin bizi naz. Enpresea Usurbilekoa da. Beraz, gipuzkoarra naz, jakina.

Atekaleun euskal produkzino-etxea da, narratiba esperimentaletan eta zinema independentean espezializautakoa. Harri Biguna da bere lehen dokumental saila, nazinoarteko jaialdietan presentzia izan dauen ibilbide zinematografiko baten ondoren. 

Hurrengo proiektuak ondokoak dira: Una Mujer Europea, nik zuzendu eta idazten dodan lana eta nire hurrengo filma, River Woman. Biek ala biek ikuspegi feministea dabe.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu