Migel Zeberio: 'euskereagaz eta kultureagaz gure herria jostea da asmoa'.

Bizkaie! 2026-06-22 07:55   Barriketan

Kanariak eta Euskal Herria batuko ditu Urmugearen Urtantak, mugak igaroten bizitea galtzen daben migranteen memorian. Urtanta 2026, musikea eta mendia buztartzen dituan ekimen artistiko eta herrikoia da eta aurten Euskal Herriak eta Kanariak konpartiduten daben gai bati heldu deutse: bizitea mugak igaroten galtzen daben migranteena.

Hiru urte dira Kanarietako Contramapas egitasmoa eta Urmuga proiektua alkarlanean dabizala lurraldeak eta jentea josten. Alkarlan horren emoitzea da aurtengo Urmugaren Urtanta. Muga administratiboek eta fisikoek persona migratzaileentzat suponiduten daben traba gaindiezina ezagutzera emotea da helburua. Afrika eta Europa (Euskal Herriak eta Kanariak) batuko dira alkartasun mezu unibersala eskainiz.

Euskal Herrira bueltan, garagarrilaren 17tik 25era ibiliko dira mendirik mendi eta herririk herri.

Lehen zatia joan zan baina horren gainekoak eskatuko deutsaguz lehenengo Migel Zeberiori.


1.- Urmugearen Urtantea, mugak igaroten bizitea galtzen daben migranteen memorian. Zelan bizi izan dozu aurtengo abenturea?

Gustora. Esperientzia ederra izan da, intensoa. Aspaldi geure proiktuearen barri izan eben eta hartu-emonetan jartea di-da egin genduan. Contramapas horretan Kanarietako isla danak zeharkatzen ditue eta aurten higurren urtea izanda, isla danatan ibili dira, mendirik mendi zein txalupak hartuta isla batetik bestera joateko, horrek dakarren azpiegitura eta atontze lanak korapilatuz. Edozelan be tailerrak eta mintegiak atondu ditue jenteari erakusteko zer dan Contramapas eta hori kulturearen mundura eroatea izan dabe burukomin baina migrainte eta turismoak azken aldion eragin dabena be nabarmenduz. 

2.- Hiru bat urte daroazuez alkarlanean eta helburua da muga administratiboek eta fisikoek persona migratzaileei eragiten deutsen traba gaindiezina ezagutzera emotea. Gorabeherarik igarri dozu azken aldion?

Etorkin gizajoen burukominak konpontzea sano gogorra begitantzen jat faktore asko dagozalako tartean baina ezustean hartu arren, gustau jakun Eusko Jaurlaritzea hastea bertako gobernuagaz hori guztia kudeatzen eta gurean be badagoala zer sustatu pentsetan dogu. Ekin deiotsegun ze badago nondik nora jo.
 
3.- Benabas talde senegaldarra, Arife, Rogelio Botanz, Percuteras de Garaldea eta Et Incarnatus Orkestrea batu zinien. Momentu gogoangarria. Zelakoa izan zan?

Zoragarria. Hunkigarria. Kulturen nahasketea, guanchea, euskerea, gaztelania eta holako berbakerak entzun genduzan eta Rogelio Botanz euskal kantari entzutetsua, Aresti eta kantau zituana, Bizkaiko Ezpata-jantzea eta Kanarietako txakrak buztartzea be oso interesgarria izan zan. Baina hori baino lehen malekoian batu  eta agurrari ekin geuntsan jantzaz eta musikaz ondo horniduta 

4.- Euskal Herrian garagarrilaren 17tik 25era ibiliko zarie. Hilaren 17an, Ibardingo lepoa eta Manttale artean ibiliko zarie. Zergaitik da garrantzitsua aurten Bidasoa ingurua?

Jaurlaritzeak, Imanol Pradales lehendakaria buru dala, urte batzuk daroaz aldarrikatzen gure herriaren mugea dala Bidasoa Iparraldea eta Hegoaldea zatitzen dituana; zorionez harrera guneak badagoz gurean eta alkartasuna be bai eta aurrez aurreko giroa ukaezina izan arren, hango eta hemengo musikeak laguntzen dau baltzetik grisera edo zurira salto egiten. Et Incarnatus Orkestrea, Easo Abesbatza eta kaleko kantu taldeak be ibiliko diraAnabel Arraizaren gidaritzapean

5.- Hilaren 18an, Santiagotarrak Arraun Elkarteak atondutako Bidasoa ibaiaren jatsiereagaz bat egingo dau ekimenak, mugea igarotean bizitea galtzen daben migratzaileen memorian....

Bai. Egunik biribilena izango da guretzako, ekitaldi sinbolikoa. Hemengo eta kanpoko kirolariak be izango dira, euskal erakundeetako ordezkariak be konbidau doguz, mugearen alde batekoak eta bestekoak, baita nafarrak be eta herri solidaroa garela aldarrikatuko dogu. Ez ahaztu, Urmugaren helburua da euskereagaz eta kultureagaz herria jostea.

Albaolako Patatxak be parte hartuko dau eta Amets Arzallusegaz egingo da hasierako ekitaldia; amaieran, barriz, padurearen aurrean, Mugarri, Otxo, Rogelio Botanz, Jokin Lasa eta Et Incarnatus izango dira.

6.- Lesaka - Oiartzun etapan, Janus Lester  eta Rogelio Botanz eta Percuteras de Garaldea be hor izango dira...

Garagarrilaren 19an, Errenga mendian, Aritxulegi inguruko parajean ibiliko gara eta atal musikalean, Janus Lester, Irune eta Itsaso Elizagoien, Benabas, Odei Barroso, Garazi Esnaola, Rogelio Botanz, Percuteras de Garaldea eta Et Incarnatus Orkestrea ibiliko gara. Baina nabarmenduko neuke Lesakako urteeran Lesakako Koruak kontzertua eskainiko dauela. Momentu gogoangarria izango da.

7.- Oso oker ez bagagoz. Araba eta Bizkaian be sartzea da asmoa eta egun bi egingo dituzuela paraje zoragarriotan, har be ibiliko zarie. Jenteak zelan hartzen zaitue?

Ondo.  Artomañan eta Delikan Et Incarnatus Orkestra eta konbidaduak izango dira bertan. Eta Lehenengo Jaurlaritzearen sorrerearen 90. urteurrenean sasoi haretako musikeak presentzia nabarmena izango dau.

Eguerdiko 12:00etan piano eta biolin kontzertua izango da eta arratsaldean, 18:00etan, Et Incarnatus Orkestrea eta Mikel Urdangarin izango dira protagonista. Amaieran, barriz, Et Incarnatus Orkestreak Artomaña txakolindegian eskainiko dau kontzertua 20:00etan.

8.- Hilaren 25ean, Urduñan da hitzordua...

La Antiguako Santutegiko Lorategian erromeria kontzertua egingo da. Kepa Junkera ohorezko konbidadua izango da eta bilbotarragaz batera, Uxue Kerejeta, Gorka Hermosa eta herriko jantzariak be ibiliko dira eta Et Incarnatus Orkestreak be aparteko errepertorioa eskaniko dau.

9.- Felipe Uriarte gidariak badaroaz urte batzuk zuokaz eta Mendiak eta Herriak agentzian 50 urtean hor dabil...


Handia da Felipe. Gurea amaitu eta asmoa dauka Zuberoan hasi eta Zangotzan amaituko dan ibilbidea egiteko eta Artomañan omenaldia edo dana dalakoa egiteko esperantzea daukagu, Et Incarnatus Orkestrea, kantariak, Gorka Hermosa, Mikel Urdangarin eta beste batzuk. Eta Kepa Junkerari be omenaldia egingo deutsagu, biek be merezidu dabelako. 

10.-  Elkartasun ur tanta honeek zipriztindu deiela Atlantikoa, El Hierroko, Bidasoa eta zipriztindu gaitzala gu, herritar guztiok, herritarren eta personen arteko bardintasunezko eta justiziazko loturak sortuz eta izan daitela Urtanta gure herriak ezaugarri dituan alkartasun eta bardintasun balioetan sakontzeko aukerea. adierazo eban Eider Mendoza Gipuzkoako Diputadu Nagusiak. Zehetasun gehiago ez da behar...

Jostea, txipriztindutea berba magikoak dira. Batzuek dana eginda dagoala eta holakok adierazo arren, dana dago egiteko, periferia suspertzea, horixe da asmoa tantaka baino ez bada be aurrera egiteko




Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu