Gari Morgado: 'euskerearen ardurea neuk izango dot aurten'.

Koldo Isusi Zuazo 2026-06-29 07:55   Barriketan

Gazteen artean euskerearen erabilerea supertzeko helburuari eutsiz, 8. Euskarabentura hasiko da garagarrilaren 1ean Atharratzen eta hilaren 31n amaituko da Getxon.

Ibilbideari jagokonez, orain arte ezagutu bako herriak bisitauko ditue Euskal Herriko zein diasporako 130 gazte euskaldunek, izan be, espedizinoa lehenengoz sartuko da Sakanan, Irurtzunetik sartu eta Arbizu zein Olazti ezagutzeko aukerea izango dabe. Horrezaz gan, Bizkaiko kostaldean be geldialdia egingo dau Ondarroan. Azken 6 etapak Bizkaian egingo ditue. Danetara, 650 kilometro inguru izango dira aurten, aurreko urtean baino 120 kilometro gitxiago. Oinez, ostera, 100 kilometro gehiago, 500 inguru. Batez beste egunean 17-20 kilometroko etapak egingo ditue jzioquitarrek.

Kontuak kontu,  plazea hartzeko aukereari jagokonez, Eusko Ikaskuntzak zein EuskarAbentura alkarteak lanak balorau ostean, parte hartzaileek datuak ondokoak dira: bizkaitarrak 45 (% 34,62), gipuzkoarrak 29 (% 22,30), nafarrak 26 (% 20), arabarrak 13 (% 10), lapurtarrak 7 (% 5,38), behe-nafarrak 6 (% 4,62), zuberotarrak 1  (% 0,77) eta diasporakoak (Sant Cugat del Vallés, Bartzelona, Herrialde Katalanak) 3 (% 2.31). Sexuari erreparauta % 59,23 emakumeak dira (77) eta % 40,77, aldiz, gizonak (53).

Euskarabentura babesten daben guztiak eskertzea beharrezkoa da. Orain arteko babesleez gain (Eusko Jaurlaritza, Bilbao Bizkaia Kutxa BBK, Irizar, Nafarroako Gobernua, Euskarabidea, Bizkaiko Foru Aldundia, Gipuzkoako Foru Aldundia, Arabako Foru Aldundia, Bilboko udala, Getxoko udala, Iruñeako udala, Gasteizko udala, Donostiako udala, Leioa Berri Karabaning, Gasca, Kaiku, EuskoTren eta Eusko Ikaskuntza), aurten berriak batu dira: Baionako udala, Orona Group, Danobat Group, Ampo, MLA Koop, Ulma eta Sakana Group.

Sodupeko Gari Morgadok emongo deuskuz azalpen guztiak.

1.- Gazteen artean, euskereari bultzadea emotea eta erabileran eragitea dira asmoak. Igazko datuei erreparauta ze balorazio egin zeinke?

Holako ikerketa eta balorazino zehatzik ez dogu egiten baina urtetik urtera aurrera pausuak igarten doguz, Euskarabentura gero eta gehiago ezagutzen dabe eta hurreratzen jakuzan gazteak euskaldunak eta euskerea erabilten dabenak izaten dira. Gure asmoa izaten da gazteen jarrereari erreparetea, aisialdiko hizkuntza erabileretan eta zelan jokatzen daben ikustea. Aurten, ezustekorik ezean, saiatuko gara holako balorazinoren bat egiten.

2.- Euskal Herriko zein diasporako 130 gazte euskaldunek parte hartuko dabe Atharratzetik Getxora arteko bidean. Zelan dagoz parte-hartzaileak? Eta xerpak?

Hasteko prest gagoz, gero eta gitxiago falta da eta ilusionauta ekingo deutsagu, urduritasunak eta baztertu eta ekiteko prest gagoz, azken orduko gauzak zehazten, ezer ahaztu ez daiten baina xerpon ardurak beste batzuk izaten dira, pentsau ez arren, 130 gazte eta ekipo guztia mobiduten gara eta azpiegitura, kontaktu eta bestelakoak ondo eta zehatz zarratuta eukitea da onena.

Ganerakoan, 15 eta 17 urte artekoak dira 130 lagun horreek eta begiraleak, barriz, 18 urtetik gorakoak.  

3.- Danetara 650 kilometro inguru egingo dituzue aurten, aurreko urtean baino 120 kilometro gitxiago. Badira kilometro batzuk egunean, gora eta behera...

Oinez, igaz baino gehiago egingo doguz, etapa batzuk luzetxuagoak dira eta maila fisikoan ondo egotea espero dot ze egunean 17-20 kilometro inguru izango dira [Barreka]. Etapa gehienek Done Jakue bidea izango dabe oinarri; frantsez bidea, zein barrualdekoa, eta kostako bidea. Ibilbidean aldaketak izango dira eta aurten, lehenengoz Sakanan Irurtzunetik sartu eta Arbizu zein Olazti ezagutuko doguz.

4.- Bizkaiko kostaldean be geldialdia egingo dozue Ondarroan. Zeren arabera egokituten dozuez etapak?

Zazpi lurraldetako puntu gehinetara heldu gura izaten dogu baina espedizinoa atontzea ez da erraza izaten, herri txiki zein hnadietan edo erdi mailakoetan sartzen gara eta taldetxua gara, 130 gazte, begirale, xerpa eta danak gogoan hartuta. Koordinatzaileak urtean zehar ibilten dira gorabehera horreek guztiak zehazten, hau ez da egun batetik bestera egiten dan kontua, leku batetik besterako loturak eta zehaztutea komenidu da, nahiz eta gehiena oinez egin.

5.- Eguraldi ona ala txarra izan, batzuk kejau eta beste batzuk pozik. Hor ez dago konponbiderik...

Bakotxaren gustoak dagoz arlo honetan be baina beroa, sargoria, itoaldiak izaten dira txarrenak, euriari edo hotzari aurre egitea errazagoa dalako, nire ustez... 

6.- Azken 6 etapak Bizkaian dira. Baina faboritorik badozu?

Lehen ez deutsut esan baina Ondarroan sartzea barrikuntzea da aurten eta gustora ibiliko naz kostaldeko herri horretan. Gainera ondo hartuko gaitue, erraztasun gztiak eskaini deuskuez lo egiteko eta ganerako gauzetarako. Baina aurten arantzatxua atarateko gogoa daukat Bermeo ta Gaztelugatxeren artekoa egiteko, orain arte ez dodalako egin.

Ganerakoan Bizkaia barrualdeko etapak be gustetan jataz, Nabarniz, Gerkina eta holakoak eta aurten azken 6 etapak egingo doguz Bizkaia eta amaierea be Bilbo-Getxo hori be ederra izaten da.  

7.-  Jzioqui dugu euskeraz idatzitako lehen testigantza idatzietako bat da, batzuen arabera piztu dogu edo lortu dogu esan nahi dau eta horregatik hartu zenduen lema moduan...

Bai. Jzioqui dugu, guek ajutu ez dugu da osorik Susoko Monasterioan topau ebena eta asko gustau jakun hori erabiltea euskerea eta abenturea lotzen dituan gure abenturan

8.- Lehenengo Jzioquitarra izan zinan 2028. urtean eta hori nabarmentzea be ondo dago.
eta gazteak euskerearen aktibazinoaren giltzarri moduan jzioquitar izentau. 2018an zeu izan zinan lehenengo iziokitarra eta gaur egun serpa eta euskera arduradun zaitugu. Ze lan hartu zenduzan?

Ondo. Aurrera goaz, gora barik aurrera, horixe da gure lemea: Euskerea da bidea eta sano aproposa da. Xerpa, begirale, gidari, euskera teknikari eta Jzioquitar, besterik ez dogu behar. Gauza asko dagoz egiteko holako abentura bat aurrera eroateko, koordinatzaileak, medikuak, begiraleak, gidariak, azpiegituraz arduratzen diranak, komunikazinoan dabizanak, erretratugile zein bideogileak eta euskerearen ardurea neuk izango dot aurten, gazteen jarrerak, aisialdiko hizkuntza ohiturak eta holakoak jagon eta suspertzea. Atara kontuak, lehenengo edizinoko batzuk hemen jarraitzen dabe saltsan eta hori zeozeren seinale da

9.- Espedizinoan parte hartzeko gazteek ez dabe ordaintzen. Alderantziz, gazteek agertzen daben interesari eta egindako lanari esker irabazten dabe plazea; zelako prozesua da hau guztiau?

Aurten 264 gaztek aurkeztu ditue lanak baina 130 inguruk parte hartuko dabe abenturan. Koordinatzaileakaz batera EuskarAbenturako kideak egoten dira boluntario lanetan laguntzen espedizinoa atontzen eta eurekaz batera 2026ko espedizinorako, jzioquitarrak zein urdinak izandako kideak batzen dira. Ondorioz, prestaketarako dagozan hiru batzordeak indartu egin dira aurten: bizikidetzea, euskerea eta eduki batzordea hain zuzen be.

10.- Aurkeztutako lan kopuruak, koordinatzaileen erreleboak zein antolaketarako boluntario barrien parte hartzeak erakusten dau proiektuak badauela gazte euskaldunen interesa, belaunaldi barrien babesa eta aurrera jarraitzeko indarra. Zeintzuk izaten dira zuon burukominak?

Indar horregaz batera ezinbestekoak dira proiektuaren babesleen ekarpenak ze hareen laguntzearen bidez Euskal Herriko errealidade askotako gazteek esperientziaz gozetako aukerea posible egiten dabelako.

Ganerakoan, aldaketak datoz aurten, izan be, Irune de la Maza Olagorta eta Alaitz Elizburu Agirre orain arteko koordinatzaileek espedizioan erreleboa emongo dabe. Martinez de Rituerto Zeberiok eta Garazi Hurtado Prietok hartuko dabe, lehen eta bigarren espedizinoetan jzioquitar izandakoak biak.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu