'Ez dago amor' Arimaren laugarren lana plazan

Bizkaie! 2025-12-01 10:35   Musikea

Paule Bilbaok 2018an ekin eutson bakarka.

Shoegaze eta post-rock atmosferikotik hurbilago egoan soinu batek markautako etapa baten ondoren, Arimak aldaketa nabarmena dakar disko honetan eta lurralde industrial, zaratatsu eta ilunagoak indarra hartzen dabe, noisea, ambienta eta tensio elektrikoa ahaztu barik. Paule Bilbaok sortu eta idatzitako sei abesti txertatu ditu diskoan, haustura artistikoa dakarrena, hizkuntza zuzenagoa eta erraietakoa jorratuz.

Josu Gonzalezek (Impacto Vudu), Gontzal Bilbaok (Ama Say) eta Enrico Varagnolok (Animadora) parte hartu dabe Ez dago amor diskoaren grabazinoan, zuzenekoetan, barriz, aldaketak egongo dira. Diskoa 2025eko udabarrian grabau eben Bonberenean Karlos Osinagaren Txap gidaritzapean (Lisabö) eta produkzino, grabazino, nahasketa eta masterizazino lanak be hortxe egin zituen. Gainera, diskoak erreferentziazko zigilu bi batuko ditu: Bonberenea Ekintzak eta Aloud Music.

Lan honegaz, Arimak bere aurreko diskoen izaera etereoa eta melodikoa baztertu ditu, lurralde askoz gordinago eta biziagoan sartzeko, eraldaketarako eta arrisku artistikorako gaitasuna berretsiz.

Arima - Jantzia

Kontzertuak:

07/03 Bonberenea (Tolosa).
26/03 Bilboko Kafe Antzokian (Kutxa Beltza).
27/03 Kubik (Gasteiz).

Kantuak

A aldea

Hegazkina.
Ispilua.
Isurkari.

B aldea

Jantzia.
Zarata.
Aztarnak.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu