Bakartxo Tejería, Ander Urrutia eta Pili Zubiarrain (hil ondoko saria) saritu ditue

Bizkaie! 2025-12-01 12:35   Kulturea

Euskal Zuzenbide Zibilari buruzko Legearen sustatzaileak dira saridunak.

Zazpigarren edizinoan hautagaitzak proponiduteko prozesua edegia izan da ENBA sindikatuak baekialako 2025ean Euskal Zuzenbide Zibilari buruzko Legearen 10. urteurrena beteten dala eta horrenbestez, Legea aurrera atara eben persona eta erakundeak saritzea zala bidezkoena.

Euskal Zuzenbide Zibilari buruzko Legea sano garrantzitsua da Euskadiko lehen sektorerako, gure baserriak bere osotasunean irauteko, transmisinoa atontzeko, jaubeei askatasun osoa ahalbideratuz eta honenbestez, berez hain txikiak diran baserriak eta sailak ez txikitzeko.

'Baserritarron Laguna Saria, Euskal Nekazarien Batasunaren 2025eko batzarra egiten dan egunean banatuko dogu, hain zuzen be urtarrileko azken barikuan, eta esan bezela, bertan, Legebiltzarreko ordezkariak, Legebiltzarrean ibilitako lantaldea eta azkenik, Euskal Nekazarien Batasunean, gai horretan buru-belarri ibili zan legelaria sarituko geunkez'.

Ondokoak dira Baserritarron Laguna saria jasoko daben personak:

  • Bakartxo Tejería, Eusko Legebiltzarreko Burua.
  • Ander Urrutia, notarioa, AVD/ZEAko presidentea eta euskaltzainburua.
  • Pili Zubiarrain, ENBAko legelari ohia (hil ondoko saria).

Saria, 2026ko urtarrilaren azken barikuan, urtarrilaren 30ean, Hernaniko Orona Fundazinoaren Auditorioan emongo dogu, aurrez egingo dan ENBAren Batzar Orokorra amaitu ondoren, gitxi gorabehera 12:30ean.

Ekitaldian parte hartzea edegia da, hau da, gaian interesa edota sarituakazko atxikimendua eta babesa eskaini nahi dauen edozeinek parte hartu leke. Aurrez izena emotea eskatzen da 943.650123 zenbakian edota gipuzkoa@enba.eus posta helbidean.

ENBA

Bertoko baserritarren sindikatu bat da, baserriko ogibidea defendiduteko eta bide batez, euren bizimodua hobetzeko. Azken urteotan, Euskadiko gizartean alkarbiziten garen baserri mundu eta uri mundo arteko urruntasunaz kezkatuta, hainbat ekimen jarri ditue martxan, besteak beste, Ongi Etorri Baserrira izeneko ate edegietako egunak eta Baserritarron Laguna saria.

Baserritarron Laguna sariaren helburu nagusia, nekazaritza sektoretik kanpo, euren ohiko lanaren bitartez, nahita edo igarri barik bada be, nekazaritza, baserritarren zeregina eta baserri munduaren defensan lan egiten dabenak saritzea da, beti bere, euren lana autortuz, baserriko jentea eta jarduerea be babesten dabizelako.

Aurrez izandako saridunak:

  • 2014. urtean, Jaime Zubia Zinkunegi.
  • 2016. urtean, Amama filma.
  • 2018. urtean, ETBko Sustrai Saioa.
  • 2020 urtean, Nikolas Segurola.
  • 2022 urtean, Orona Fundazinoa.
  • 2024 urtean, Joxe Mari Zeberio.

Saria, Larraulgo Karlos Irazu eskultoreak egindakoa, Meta izenekoa (sektore barrukoak eta kanpokoen indar metaketea irudikatuz) eta Iñaki Goenaga, ENBAko presidenteak emongo deutse.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu