Maddalen Arzallusek irabazi dau laugarren saioa
2025-12-01 08:13 BertsolaritzeaHurrengo saioa zapatuan izango da, abenduaren 6an, Aiherrako Denen Etxean, 17:00etan.
Ligiko Herriko Gelan jokatu da lehen faseko azken saioa. Alozeko Bertso Eskolako umeek egin dabe harrerea. Ondoko bertsolari honeek ibili dira kantuan:
- Beñat Larrory Tanto.
- Bittor Thicoïpe Leizagoien.
- Irantzu Idoate Funosas.
- Irati Alcantarilla Urdanpilleta.
- Maddalen Arzallus Antia.
- Pettan Prebende Thikoipe.
Lan puntuagarri guztiak egin ondoren, Maddalen Arzalluz izan da puntu gehien batu dituana: 357 hain zuzen be. Beraz, Aiherrako bigarren faseko lehen saioan kantauko dau abenduaren 6an.
Holan geratu dira saioko puntuazinoak:
- Maddalen Arzallus Antia: 357.
- Irantzu Idoate Funosas: 329.
- Irati Alcantarilla Urdanpilleta: 324,5.
- Bittor Thicoïpe Leizagoien: 298,5.
- Pettan Prebende Thikoipe: 292,5
- Beñat Larrory Tanto: 291.
Gai-jartzaile lanetan lanetan Oihana Larrandaburu Goñi ibili da. Epaile lanetan, barriz, Zuhaitz Olazabal Susperregui, Abel Zabala Elizazu, Lur Renteria Maleta eta Ortzi Murua Berra izan dira. Idazkari lanak Mae Laskarai Laganek egin ditu.
Ligiko Herriko Etxearen laguntzea izan dau Bertsularien Lagunak Alkarteak saioa atontzeko.
Hurrengo saioak
Datorren zapatuan, hilaren 6an, hasiko da Xilabako bigarren fasea, Aiherrako Denen Etxean (Nafarroa Beherea). Kantauko daben bertsolariak: Maddalen Arzallus, Maddi Ane Txoperena, Patxi Iriart, Irati Alcantarilla, Karlos Aizpurua eta Josu Txoperena.
Abenduaren 13an, barriz, Miren Artetxe, Elixabet Etxandi, Haira Aizpurua, Mizel Mateo, Oier Urreizti eta Bittor Thikoipe ibiliko dira bertsotan, Muskildin (Zuberoa).
Bigarren faseko azken saioan, abenduaren 21ean, Ramuntxo Christy, Aitor Servier, Irantzu Idoate, Nahia Sasco, Johaine Sarraillet eta Joanes Etxebarria oholtzaratuko dira, Hiriburun (Lapurdi).
Sarrerak hemen eskuratu daitekez.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
