Gatibuk 'Ez dot sinisten' zuzeneko abestia kaleratu dau

Bizkaie! 2025-11-28 11:16   Musikea

Azken Zoramena diskoaren aurrerapena.

Gatibuk Ez dot sinisten abestia aurkeztu dau gaur, hilak 28. Azken Zoramena diskoaren parte izango dan zuzeneko kantu ezaguna, taldekideen herrian 2025eko bagilaren 7an egindako kontzertu historikoan grabauta.

Bestalde, abenduaren 5ean kaleratuko da zuzeneko diskoa eta Durangoko Azokan eskuragarri egongo da CD bikotxa eta binilo hirukotxaren pre-orderra.

Abesti horrek batzen ditu Gernikako gau horretan bizitakoak. Irakurketa gordinagoa, biziagoa eta formalagoa, abestia berregiteko aukerea emoten dauena: inoiz baino biziagoa, hots, gatibuagoa.

Singlea plazaratzeak disko osoaren estreinaldiari ateak edegiten deutsoz: urteak pasauta lagundu deuskuen errepide, komunidade eta abestien hamarkada bi baino gehiago autortzea eginez.

Gatibu zuzenean ikusteko azken aukerak

  • Abenduak 6: BEC (Sarrerak eskuragarri dagoz hemen).
  • Abenduak 12 eta 13: BEC (Sarrerak agortuta).

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu