Gorbeiako lehen edurtea

Amaia Larruzea 2025-12-01 10:32   Ibilian-ibilian

Inoiz baino bereziena.

Italiar markako botak jantzi, bere egunean Nepalen erositakoak. Gero, kranpoiak trasteroan topau eta muetea aukerau, izan be, inor ez dago prest urteko lehen edurteari aurre egiteko. Beste material batzuk be, presente izan behar ditugu, esaterako: eskiak eta fokak. Gaur ez da inor tenpleu egoteko eguna, halanda ze, Euskal Herriko lehen edurte egonkorra bizi dogu. Horregaitik, Gorbeiako Parke Naturalera hurreratu gara.

Anboto eta bere mendilerro guztia zuriz jantzita ikusten dogu, halanda be, tradizinoak tradizino Gorbeiak jasoten ditu bisita gehien. Alde onak eta txarrak ditu; onak, mendizaleentzat ikaragarria dala; txarrak, jente asko dagola. Halanda be, Larrederren kotxea ixtean, oraindino be, kotxe gitxi dagoz. Pagomakurren ixteko ahaleginik ez dogu egingo, eta eskerrak, bidean bueltea emoten dabiz-eta. Larrederretik gora eginda, pistatik Pagomakurrera heldu eta handik aurrera, edur jaiari hasierea emon deutsagu. Arabako landak ikusgarri dagoz. Hotza egin arren, edurteak badau zerbait berezia.

Badaezpada, ibilbidean, kranpoiak bidelagun ditugu, hori bai, motxilan. Beti eroan behar dira halakoetan, baina ez ditugu erabiliko, izan be, botekaz ondo gagoz. Aldaminera heltzen, bidean ikusi ez dogun jentea Gorbeiako azken aldapan dago. Jaitsieran, barriz, jente asko ikusten dogu gorantz. Beraz, goiz joateak aukera gehiago emoten dau ibilbildea lasai egiteko.

Atzerago jarri dabe kurutzea! dinogu, barre artean. Sekulakoa da gaurko Gorbeia, haizeak sortu ohi dituan estalaktita antzerako horreek gabe, irme dago kurutzea, zuriz jantzita. Gorbeiako lehen edurtea, inoiz baino bereziena da, haize bakoa.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu