Bizkaiko Foru Aldundiaren hiztegi terminologikoa eta itzulpen memoriak Interneten jarri ditue

Dabi Piedra Robledo 2011-03-30 14:34

Bizkaia.net helbidearen bidez sartuta, aplikazino biak konsultau zein eskuratu leitekez. Alde batetik, Bizimena proiektuan, Bizkaiko Foru Aldundiko administrazino-prozesuetan agertutako esamolde, berba eta testu-zatiak batu ditue, euskeratik espainolera eta alderantziz konsultetako.

Bizkaia.net helbidearen bidez sartuta, aplikazino biak konsultau zein eskuratu leitekez. Alde batetik, Bizimena proiektuan, Bizkaiko Foru Aldundiko administrazino-prozesuetan agertutako esamolde, berba eta testu-zatiak batu ditue, euskeratik espainolera eta alderantziz konsultetako. Bestetik, hiztegi terminologikoan, eguneroko beharrean Foru Aldundiko teknikariek erabilten daben berben korpusa batu dabe, gaztelaniazko ordainagaz eta beste hainbat informazino gehigarrigaz. Aplikazino biak Eleka Ingeniaritza Linguistikoaren kolaborazinoagaz garatu ditue eta herritar guztien eskura dagoz dagoeneko, doban. Aplikazinoa erabiltea erraza da, eta edonorentzat zabalik dago, zehaztu dau Eleka ingeniaritzako Elena Gartziak.

Bizimena proiektuari jagokonez, Josune Ariztondo Bizkaiko kultura diputaduak azaldu dauenez, egunero dozenaka testu itzultzen dira Bizkaiko Foru Aldundian eta horreekaz datu-basea sortu nahi izan dogu, herritar guztien eskura geure lana ipini. Bilaketea eginda, esaldi zein esakuneen itzulpenak euren testuinguruan emoten ditu Bizimenak eta, holan, erabiltzaileak, gehien komenidu jakon ordaina hautatu leike.

Hiztegi terminologikoan, bestalde, Bizkaiko Foru Aldundiaren idazkietan agertuten diran berbak batu eta zerrendatu ditue, erabiltzaile guztien eskura egon daitezan. Euskeratik espainolera eta alderantziz bilatu leitekez itzulpenak eta, ganera, berba bakotxean informazino gehigarria emoten ahalegindu gara, berbearen jatorrizko testuari buruz, kokapen geografikoaren ganean, definizinoa be sartu dogu batzuetan eta ingeles eta frantsesezko itzulpena be badaukie batzuek, azaldu dau Ariztondok. Gaika sailkatuta dagoz, ganera, berba guztiak. Glosarioa osotzen denporatxua emon arren, helburu ugari bete doguz lan horri esker, Bizkaiko Foru Aldundiak itzulitako terminoak ondo gordeta dagoz, euskerearen kalidadean hobekuntzarako tresnea dago orain eta, zelan ez, herritar guztiei onurea ekarriko deutse zerbitzuak, Ariztondoren esanetan.

Terminologiaren ikuspegitik, euskereak badaukaz hutsune batzuk oraindino eta denporeagaz osotuten joan gura dabe hiztegi terminologikoa, Bizimena proiektua eta hiztegi terminologikoa, biak proiektu biziak dira, gaurkotzen joango dira eta egitasmo edegiak be badira, jentearen parte-hartzea kontuan hartuko dogu, azaldu dau Elena Gartziak.

Orainaldiko zein etorkizuneko tresnatzat jo ditu Josune Ariztondok, euskal corpus eleanitza egiteko prozesuan lehenengo pausua izatea nahi dogu eta ia, laster, beste administrazino batzuk batzen jakuzan proiektuari dimensino zabalagoa emoteko. Profesional askorentzat baliogarriak eta erosoak izango dira hiztegi terminologikoa eta Bizimena, erraztasun ugari eukiko ditue eta. Esaterako, aplikazinoak norbere ordenagailura ekarri eta bertan eskura eukiteko modua egongo dala azaldu dau Elena Gartziak. Ganera, bilaketa aurreratuak egiteko tresnak jarri dituela be aitatu dau.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu