GAR taldeak irabazi dau 2025eko Maketa Lehiaketea

Bizkaie! 2025-11-24 07:42   Musikea

5.000 euroko txekea eta 2026ko Bilbao BBK Liven joko dabe.

Gasteizko Jimmy Jazz Aretoan izan da 2025eko Maketa Lehiaketea. Ainhoa Vitoriak egin ditu aurkezle lanak. Ondoko talde honeek zuzenekoa eskaini dabe: BARRRK, zeatikez, GAR eta Marmitako Trap Banda.

Lau zuzenekoak entzunda, epaimahaiak erabagia hartzeko tartea hartu dau. Hamar minuturen bueltan, Ainhoa Vitoriak gaueko momentu garantzitsenari hasierea emon deutso:

  • Entzuleen saria: zeatikez (Donostia). 2.500 euroko saria eskuratu dabe.
  • Oso Polita disko-etxearen Harrobia Saria: BARRRK (Laudio). Lau kantako EPa grabetako aukerea izango dabe. 
  • Sari Nagusia: GAR (Durango). 5.000 euroko txekea eta 2026ko Bilbao BBK Liven joko dabe. Jon Garcia, Liher Granados, Asier Ardanza eta Martzel Vargas dira taldekideak.

Ikusi final osoa hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu