Ramuntxo Christy bigarren fasera sailkatu da

Bizkaie! 2025-11-24 08:14   Bertsolaritzea

Hurrengo saioa Ligiko Herriko Gelan izango da, zemendiaren 30ean.

Ramuntxo Christy. | Ikusi handiago | Argazki originala

Ainhoako Alkartetxea jokatu da lehen faseko hirugarren saio. Sarako Olhain Ikastolako umeek bertsotan edegi dabe saioa. Ondoko bertsolari honeek hartu dabe parte:

  • Battitt Crouspeyre Monaco.
  • Johaine Sarraillet Arrizabalaga.
  • Mizel Mateo Sallaberry.
  • Patxi Iriart Hiribarren.
  • Ramuntxo Christy Biscay.
  • Xan Alkhat Duhart.

Lan puntuagarri guztiak osotu ostean, Ramuntxo Christy izan da puntu gehien batu dituana: 336,5. Beraz, Hiriburuko bigarren faseko saioan kantauko dau abenduaren 21ean. Beste bertsolariek, puntuazinoaren arabera izango dabe hurrengo fasean kantetako aukerea. Holan geratu dira saioko puntuazinoak:

  • Ramuntxo Christy Biscay: 336,5.
  • Patxi Iriart Hiribarren: 333,5.
  • Mizel Mateo Sallaberry: 317,5.
  • Johaine Sarraillet Arrizabalaga: 309.
  • Battitt Crouspeyre Monaco: 291,5.
  • Xan Alkhat Duhart: 285.

Gai-jartzaile lanetan Amaia Castorene Luro izan da. Epaile lanetan, barriz, Zuhaitz Olazabal Susperregui, Abel Zabala Elizazu, Lur Renteria Maleta eta Ortzi Murua Berra ibili dira. Idazkari lanak Mae Laskarai Laganek egin ditu.

Ainhoako Herriko Etxearen laguntzea izan dau Bertsularien Lagunak Alkarteak saioa atontzeko. 

Hurrengo saioa domekan izango da, zemendiaren 30ean, Ligiko Herriko Gelan. Eskuratu sarrerak hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu