Zinebik 'Llámame Sinsorga' film dokumentalaren estreinaldia hartu dau

Bizkaie! 2025-11-25 08:25   Zinemea

Barikuan, hilak 28, helduko da zinema-aretoetara.

Zinebik Al Borde Filmsek produzidutako eta Marta Gómez eta Paula Iglesiasek zuzendutako Llámame Sinsorga obrearen estaduko estreinaldia hartu dau. Irantzu Varela eta Andrea Momoitio protagonista dituan film luze dokumentala, 40. Varsoviako Nazinoarteko Zinemaldian estreinau zana, aste honetan bertan helduko da zinema-aretoetara, datorren barikuan, hilak 28.

Dokumentalak Irantzu Varela eta Andrea Momoitio kazetariek La Sinsorga, emakumeek kudeatutako Bilboko kulturgunea, berreregiteko prozesua islatzen dau. Lanak lehen planoan jarten dau sektore maskulinizau baten aurreiretxiei aurre egiten deutsen bost langileren lan ikusiezina.

Bertan izan dira Maui Alena, Zinebi Networking proiektuen koordinatzailea eta komisarioa; Rubén Corral, Zinebiko programatzailea; Marta Gómez eta Paula Iglesias, filmaren zuzendariak; Sara Blanco produktorea eta Andrea Momoitio protagonista.

88 minutuko iraupenagaz, maitasun erromantikoaren antxinako sinboloa dan Bilboko lau solairuko eraikin enblematiko hau berreregiteaz arduratzen diran bost langile aurkezten ditu filmak. Urtebetez, ikusten dogu zelan eraldaketea hazten dan, haren lan ikusiezinetik. Kontakizun horretan, obrearen kostunbrismoa eta uniberso performatikoa alkartzen dira, bildurrak eta deseoak islatuz.

Llámame Sinsorga filmearen produzkino ejekutiboa Sara Blanco, Marta Gómez eta Paula Iglesias emakumeek egin dabe, Al Borde Films, 2015ean Bilbon sortutako kooperatiba independentea eta inpaktu sozialeko dokumentaletan espezializatua, produkzinoagaz. Etalonajea Lara Vilanovak egin dau eta muntaketea, barriz, Paula Iglesiasek. Soinu-arloan, Adriana Rollosoren edizinoa eta Iosu Gonzálezen (Noisestudioa) soinu-diseinua eta postprodukzinoa nabarmentzen dira. Finishinga Numaxen egin da.

Filmeko zuzendariek adierazo daben lez: emakumeak deskalifiketako askotan erabiltzen dan -sinsorga- berbaz jabetu eta askatasun eta duintasunaren banderea konbertidutea gura genduan.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu