Ager Solabarrietak Espainiako Tiro Txapelketea irabazi dau
2025-11-24 13:10 KirolaMaite Badiola bere gidari eta emazteagaz batera.
Ager Solabarrieta Ondarroako tiratzaileak, Maite Badiola gidariagaz batera, irabazi dau Alacanten 2025eko Espainiako Tiro Txapelketea. Valentziako Tiro Olinpikoko Federazinoaren instalazinoetan izan da, Alacanteko egoitzan, Espainiako Itsuentzako Kirol Federazinoak (FEDC) atondutako karabina-tiroko txapelketan hain zuzen be.
Zutikako modalidadea:
- 1. Ager Solabarrieta eta Maite Badiola (gidaria).
- 2. Manuel Encinas eta Encarnacion Millan (gidaria).
- 3. Sonia Rivero eta Antonio Arrabal (gidaria).
Etzandako modalidadea
- 1. Ager Solabarrieta eta Maite Badiola (gidaria).
- 2. Ana Maria Estrada eta Francisco Ortiz (gidaria).
- 3. Sonia Rivero eta Antonio Arrabal (gidaria).
Holan, Solabarrietak sekulako martxan jarraitzen dau, joan dan urrian karabina 10m-ko Europako Tiro Txapeldun izentau ondoren Kroazian.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
