Marisa Barrenari egindako alkarrizketea nabarmentzen da 19. Astola aldizkarian

Bizkaie! 2025-11-24 12:05   Kulturea

Astola aldizkaria 7 euroan salgai dago Durangaldeko hainbat herritako saltokietan.

Durangaldeko ondarea eta historiaren zabalkunderako sortu zan Astola urtekaria orain dala 18 urte. Ikerlariei lekua egin, ezkutuko ikerketak argitaratu, barriak sustatu eta holako asmoakaz jaio zan eta ibilbide oparoa egin dau urte honeetan guztietan. Halanda ze, 19. alera dozena bat erreportaje batu ditue. Horreen artean, Izaskun Ellakuriagak kazetaritzan eginiko azken lanetako bat irakurri geinke, Marisa Barrena ekintzaile feministeari egindako alkarrizketea, hain zuzen be. Bestalde, Durangaldeko zinema-aretoen historia, Doliwaren itsasontziaren misterioa, Bittor Kapanagaren bizitea, Ezkurdiko plazearen arkitekturea eta bestelako gaiak jaso ditu Astolak.

Erreportajeakaz batera, 2025eko hainbat albiste labur dagoz eta Barruko ibilbideen atalean, eskualdean bizi diran kulturazaleek euren leku bereziak ezagutarazotera emon ditue.

Astola aldizkaria 7 euroan salgai dago Durangaldeko herri batzuetako saltokietan, Durangoko Azokan, Gerediaga Alkartearen erakusmahaian be eskuragarri egongo da eta Gerediagako bazkideen kasuan, doban jaso leikie ale bat. Saltokiak: Abadiñon Petite eta Zelaietako estankoa; Arrazolan: Amillenan; Berrizen: Etxebarria estankoan; Durangon Marpa, Gozotxori, Hitz, Arteka, Urrike, Etxebarria, Ikerfer eta Museoan; Elorrion Txokolaten; Iurretan Iurretakopin; eta Zaldibarren, Imendian.

Erreportajeak

Ondokoak dira erreportajeak: Marisa Barrenari alkarrizketea (Izaskun Ellakuriaga); Solatsu teileria, historia biziberritzen (Ane Miren Arriaga); Jose Ignacio Andreu Uriarte (David Fuente); Abadiñoko Nuestra Señora de Begoña barnetegia (Marta Calvo); El barco del alemán (Txelu Angoitia); Oromiño erreka (Justo Alberdi); El profeta de Mallabia (José Angel Orobio-Urrutia, Txomin Egiluz Sagastizabal); Fikzioaren palazioak, ipurtargiak eta garaiko bristadak (Ainhoa Olaso); La plaza Ezkurdi de Durango (Mikel Onandia); Tejeduría: oficio, arte y pasión (Olga Uribe, Maria Zubizarreta); San Bartolomé de Miota, una ermita relevante (Jesús Muñiz Petralanda); eta, Bittor Kapanaga, Otxandioko aztia (Gontzal Mendibil).

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu