Txaber Altube finalean sartu da
2025-11-24 07:48 BertsolaritzeaMarkina-Xemeingo finalaurrekoa irabazi eta osotu da finala.

Azken finalaurrekoa jokatuta Altubek saioa irabazi dau eta erabagita geratu da zeintzuk kantauko daben abenduaren 20ko finalean.
Markina-Xemeingo Uni frontoian izan da Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finalaren aurreko azken geltokia. Bosgarren finalaurrekoa izateaz gan, badakigu finalean kantauko dabenen zerrendea. Kanpoan hotz, baina ia 700 lagun frontoi barruan eta giroa bero, sei lagun honeek kantau dabe bertsozaleentzako:
Gorka Pagonabarraga Agorria; Imanol Uria Albizuri; Jone Uria Albizuri; Oihana Bartra Arenas; Txaber Altube Sarrionandia; eta Xabat Galletebeitia Abaroa.
Lan puntuagarri guztiak egin ostean, Txaber Altube izan da puntu gehien batu dituana, 638,5 puntu. Beraz, abenduaren 20an Bilbon jokatuko dan finalerako txartela lortu dau Abadiñoko bertsolariak. Holan geratu dira puntuazinoak.
- Txaber Altube Sarrionandia_________638,5
- Jone Uria Albizuri_________________630,5
- Oihana Bartra Arenas______________620
- Gorka Pagonabarraga Agorria_______614
- Xabat Galletebeitia Abaroa_________614
- Imanol Uria Albizuri_______________594
Gai-jartzaile beharretan Zihara Enbeita Gardoki ibili da. Epaile, ostera, ondokoak: Ainhoa Arregi Elosua, Ander Arrien Aspiazu, Garazi Mendoza Agirre, Jurgi Fuentes Goikoetxea, Marta Ortiz Mateo, Mirari Azula Aurrekoetxea eta Miriam Juaristi Urizar. Idazkari, barriz, Itziar Basterretxea Olarreaga egon da.
Kontuak kontu, azken finalaurrekoa izan da eta badakigu finalean nortzuk izango diran:
- Aitor Bizkarra Ruiz.
- Aitor Etxebarriazarraga Gabiola.
- Jone Uria Albizuri.
- Xabat Galletebeitia Abaroa.
- Onintza Enbeita Maguregi.
- Oihana Bartra Arenas.
- Txaber Altube Sarrionandia.
- Gorka Pagonabarraga Agorria.
Abenduaren 20an jokatuko da finala, 17:00etan, Bilboko Casillan. Sarrerak www.bertsosarrerak.eus atarian dagoz eskuragai. Bestalde, ETB1en zuzenean jarraitzeko aukerea ere egongo da, finalaurrekoakaz ETB4n izan dan legez: Ilaski Serranok aurkeztuko ditu saioak, Ainhoa Urien Telletxe aditua alboan dauela.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
