Bilboko Itsas Museoaren historia Playmobilen bidez ikusgai

Dabi Piedra Robledo 2011-02-24 14:12   Kulturea

2011ko proiektuak aurkeztu ditu Bilboko Itsasadarra Itsas Museoak eta deigarriena, Playmobil erako figuratxuakaz egindako diorama multzoa da, aurrerantzean museoko erakusketen osogarri izango dana. Museoaren historia kontau gura izan dogu, baina modu atseginagoan, azaldu dau Jon Ruigomez museoko zuzendariak.

2011ko proiektuak aurkeztu ditu Bilboko Itsasadarra Itsas Museoak eta deigarriena, Playmobil erako figuratxuakaz egindako diorama multzoa da, aurrerantzean museoko erakusketen osogarri izango dana. Museoaren historia kontau gura izan dogu, baina modu atseginagoan, azaldu dau Jon Ruigomez museoko zuzendariak. Batez be, umeei zuzendutako ekimena da, baina duda barik, umetan Playmobilegaz olgau daben edozein helduk be gozauko dau. 2011rako aurkeztutako proiektuen artean dagoz, ganera, Ideia Lehiaketearen barri emotea, bisita gidatuak eta itsas-martitzenak izeneko berbaldi zikloa.

Playmobilen dioramak, sei guztira, ez dagoz leku bakarrean batuta, museo osoan zehar banatuta topauko doguz, izan be, ganerako erakusketetan azaltzen dana irudikatzeko erabili ditue eta umeei itsasoagaz lotutako kontzeptuak errazago ulertzen laguntzeko. Luis Fernandezek atondu ditu eszena guztiak, museoko adituen laguntzinoagaz. Hile bi inguru emon genduzan diseinua egiten eta gero, diorama bakotxa montetako, beste hiruzpalau egun behar izan doguz, zehaztu dau Luis Fernandezek berak. Bere zaletasun nagusi biak, Playmobilekaz egiten dauen lana eta itsasoa, www.luisfernandez.info webgunean batu ditu.

Playmobilekaz egindako lehenengo dioramea museoko sarreran bertan dago eta kanpoko moilen zein barruko erakusketen ikuspegi orokorra da, aldakorra izango da hau, aldi bateko erakusketak mobidu ahala, dioramea be moldatuko dogu, azaldu dau Jon Ruigomez zuzendariak.

Bigarren diorameak, hondoratutako itsasontzietako jentea lehorretik erreskatetako erabilten zan sistemea agertuten dau, helikopteroak orokortu arte martxan egon zana, museoko arduradunen esanetan. Itsas museoan Falua izeneko barkuaren erreplikea be badago eta, aurrerantzean, ontzi horren erabilpena erakusten dauen dioramea be eukiko dau. Falua Bilboko Kontsuladuaren zeremonia-ontzia zan eta urtean behin itsasadarra alderik alde zeharkatzen eban, merkataritza-eskubidea Kontsuladuarena zala adierazoteko, azaldu dau Jon Ruigomezek. Hori guztia Playmobilakaz azaltzea umeentzat ulergarriagoa izango dalakoan egin dabe dioramea.

Beste hiru dioramak goiko pisuan dagoz, tartean, Portugaleteri piratek egindako erasoarena, baina hori amaitu barik dago oraindino. Zorrotzako antxinako ontziolen beste diorama bat be badago, bertan, ontzigintzan jarduten ziran lanbide guztiak agiri dira, prozesu osoa irudikatuta dago, zehaztu dau Luis Fernandezek. Gaur eguneko ontziolak zelakoak diran erakusteko beste diaporama bat be jarri dabe, burdin-mea eroateko barku eta guzti. Eszena guztietarako, Playmobilen figuratxuakaz datorren materiala erabili dot, ia salbuespen barik, moldaketa batzuk eginda hori bai, zehaztu dau Luis Fernanedezek. Diorama guztietan, sagu txiki bana ezkutatu dau egileak, azken finean umeei zuzenduta dago eta dibertigarriagoa izango da sagua topetako erronkea gehitzen badeutsagu. Dana dala, helduentzako azalpen teknikoagoak dagoz diaporamen alboan, paneletan idatzita, Jon Ruigomezek ohartarazo dauenez.

Bilboko Itsasadarra Itsas Museoak, aurrerantzean, itsas-saldea dalakoa bultzatu gura dau, itsasgizonen saldea da, oso gozoa, merezidu dau ezagutzea, azaldu dau Jon Ruigomezek. Holan, museoko kafetegian, itsas-salda katilu bana emongo jake bisitariei doban, sarrerea erakutsita.

Domeka eguerdietan bisita gidatuak egin leitekezala be gogora ekarri dabe museoko arduradunek 2011ko egitasmoen aurkezpenean eta, amaitzeko, itsas-martitzenak izeneko ekimenaren barri emon dabe. Hilean martitzen baten, itsasoagaz lotutako berbaldiak egiten ditue, museoan bertan, iluntzeko zazpiretatik aurrera. Hurrengoa, martiaren 15ean izango da, Euskal Herriko itsas ondarearen ganekoa.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu