'X. Baffest 2025, ahaztuezina'
2025-11-18 09:49 KultureaHamargarren edizinoan 30 egun zoragarri izan dira.
Emakume Argazkilarien Festibala jardueraz, topaketaz eta begiradaz betetako hilabetea eta, duda barik, jaialdiaren historian bereziena eta hunkigarrienetakoa. Eskerrik beroenak emon nahi deutseegu lehiaketara aurkeztu diran 250 argazkilariei: zuen talentuagaitik, lanagaitik eta Baffest aukeratzeagaitik zuen obrea erakusteko. Eta eskerrik asko ehundaka personari, jarduera guztiak bete dituzuelako, uria zeharkatu dozuelako eta hilebete hau benetako argazki-festa bihurtu dozuelako.
Inaugurazinoa urriaren 16an izan zan, jaialdiaren programazinoaren eta erakusketen aurkezpen ofizialagaz.
Argazki Egunaren xehetasun guztiak emon zituen eta Oharkabean aurkeztu eben, argazkilari bizkaitarrek Barakaldo protagonista dauen lehen argazki lana. Hitzordua San Vicente parkean izan zan, Maied Urrutiaren eta proiektuaren egileen partaidetzeagaz.
Hamar urteko talentua, emakumeen begiradea eta argazkigintzea ospatzeko jardunaldia. Aurten, Barakaldo uria protagonista nabarmena izan da: kaleak, jentea eta espazioak ezinbesteko parte izan dira hazten jarraitzen dauen jaialdi honetan.
Eskerrik asko gure babesleei eta laguntzaileei hau posible egiteagaitik eta kultura zein sormen garaikidearen aldeko jarrera sendoagaitik.
Argazkiaren, komunidadearen eta emozinoaren hamar edizino, eta etorriko diran guztien alde nabarmendu dabe atontzaileek.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
