Nervion-Ibaizabal ACAPK alkarteak irabazi dau Bilboko 2025ko Urrezko Kriskitina
2025-11-13 12:26 KultureaFinalistak izan dira Bakuva alkartea eta Pasioaren Kofradia.
Bizkaiko uriburuan, urriaren 15ean, zapatuan, 12:00etatik aurrera, ONCE Euskadik Kale Nagusian atondutako XX. Kriskitin Lasterketea egingo da. Lasterketa herrikoiak persona itsuen azalean jarteko gonbideta ditu uritarrak, maskarea arpegian jarrita eta beste persona batek gidatzen dauen uri-ibilbide batean parte hartuz.
Lasterketearen ondoren, ONCE Euskadik Urrezko Kriskitina emongo dau. Oraingo honetan ACAPK Nervion- Ibaizabal Parkinson Alkarteak jasoko dau, azken asteetan egindao online herri-botaznoaren bidez bera subertau baita irabazle. Urrezko Kriskitinak alkarte honek gizartean egiten dauen etenbako lana nabarmentzen dau.
Nabarmentzekoa da aldi berean Urrezko Kriskitinaren botazinoan parte hartu eta finalistak izandako beste bi erakundeak Bakuva alkartea eta Pasioaren Kofradia izan dirala.
Bilboko Kriskitin Lasterketeak, edizino honetan, Bilboko Udala, Bizkaiko Foru Aldundia, Eusko Jaurlaritzea, BBK Fundazino, Eroski Fundazino eta Coca Colaren laguntzea izan dau eta Bilboko Kale Nagusian behin eta barriro ikusmen-desgaitasuna daben personen errealidadeaz sensibilizetako eta gizarte inklusibo baten alde egiteko lanaren eredu izango da.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
