II. Mercedes Kareaga Bekearen deialdia edegi dabe

Bizkaie! 2025-11-17 12:56   Kulturea

Gaurtik, hilak 17, abenduaren 1era aurkeztu daitekez proiektuak.

Eibarko Udalak, EHUren laguntzeagaz, Mercedes Kareaga Bekea kaleratu dau, herrirako interes berezia daben ikerketa-proiektuak sustatu eta zabaltzeko asmoz.

Aukeratutako ikergaia ondokoa izan da: Instrukzio Publikoa Eibarren (1880-1996). Herriko maistrak. Ekimena herriko historiaren hutsune bat beteteko egin da, gai hori orain arte gitxi aztertu baita eta interesgarria dalako Eibarko hezkuntza sistemako oinarriak zeintzuk izan ziran jakiteko.

Bekea 15.000 eurokoa izango da eta lanak euskeraz aurkeztu beharko dira. Proiektuak gehienez 15 orrialde izango ditu eta gaia eta ikerketea lantzeko modua adierazo beharko da: lanaren ikerketa-esparrua; aurrekariak eta gaiaren gaur egungo egoerea; ikertzailearen edo taldearen esperientzia; helburuak, materialak, baliabideak eta lan-metodologia; lana garatzeko kronogramea; aurreikusitako emoitzak eta horreen interesa eta beste finantziazino-iturri batzuk.

Bekeak 20 hilabeteko iraupena izango dau. Tarte horretan, onuradunak lau txosten aurkeztu beharko ditu eta Eibarko Udalak eta EHUk osotutako batzorde mistoak egingo dau lanaren jarraipena.

Oinarri guztiak eta eskaerak egiteko jarraibideak esteka honetan dagoz eskuragarri.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu