Ikusgai 60. Durango Azokearen spota
2025-11-13 08:36 KultureaIratxe Reparaz izan da zuzendari artistikoa.
60. Durangoko Azokearen edizinoko spota ikusgai dago. Idea sinple baina indartsua dauka oinarrian: Durango mobimenduan dago. Holan adierazo dau Iratxe Reparaz Durangoko Azokako irudiaren sortzaileak eta spotaren sorkuntza zuzendariak: azokako 60 urteko ibilbidea irudikatzeko, pieza bisuala sortu dogu. Jantzari batek, gorputzearen bitartez, bidea zer izan dan interpretetan dau.
Holan, baltzez jantzitako jantzariak, kolorez betetako Durangoko Azokearen kartelen artean bidaia egiten dau, bisitariak azokan bizi dauen esperientziari erreferentzia eginez: jantzea berben gainean garatzen da, lurrean marraztuta, gorputzak bere memoria aktibauko baleu lez. Keinu bakotxak malgutasuna, aldaketea eta martxan dagoan kulturea aitatzen ditu. Hori da Durangoko Azokea: euskal kulturea ospatu, partekatu eta eraldatzen dan tokia.
Iragarkiaren kontzeptua tensino poetikoan alkarregaz bizi diran idea bien ingurukoa da: mobimentua eta sendotasuna. Halanda ze, gure sustraia eta nortasuna.
Bestalde, EKE eta Gerediaga Alkarteen arteko partaidetzea eta Iparraldeko argitaletxeen eta disketxeen parte-hartzea aurkeztuko da, zemendiaren 21ean, 11:00etan, Baionak Biltxoko Alkartean. Iparreldako argitaletxe, diskoetxe eta sortzaileen presentzia egongo da.
Fitxa teknikoa
Muga produkzino-etxeak grabau dau spota. Aitor Aranguren arduratu da zuzentzeaz eta Iratxe Reparaz sortzailearena izan da zuzendaritza artistikoa. Musikea eta soinua Pello Reparazek sortu dau eta spoteko protagonista DAB konpainikoa da jantzaria.
- Produkzinoa: Muga.
- Zuzendaritzea: Aitor Aranguren.
- Zuzendaritza kreatiboa: Iratxe Reparaz.
- Agentzia: Sorland Agentzia.
- Produkzino zuzendaritzea: Erik Suso.
- Argazki zuzendaritzea: Julen Arregi.
- Argazki finkoa: Ibai Salazar.
- Edizinoa: Aitor Aranguren.
- Kolorea: Julen Arregi.
- Jantzaria: DAB Dantza Konpainia.
- Musikea eta soinua: Pello Reparaz.
- Ahotsea: Iratxe Reparaz.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
