Aixe Gaztea saria Martin Urrutia abeslari eta konpositore gazteak irabazi dau
2025-11-20 08:44 KultureaHamalau sari emon jakez artista, eragile eta kolektibo getxotarrei.
Bertoko kulturea izan da aurten be protagonista Aixe Getxo! sarietan. Muxikebarrik sarien banaketa-ekitaldia hartu dau bart, Udalak kultureagaz lotutako artista, eragile eta kolektibo getxotarrek egindako lana autortzeko asmoz sortutako ekimenean.
David Herranz argazkilariak jasoko dau saria Ikusizko eta Ikus-entzunezko Arteen kategorian. Arlo horretan, bere lana estilo propio batengaitik nabarmentzen da, argazkigintza artistikoaren, erretratu dokumentalaren, musikearen eta zinemaren artean naturaltasunez igaroten dana. Haren begirada sentibera eta zintzoa, euskal eszena kultural garaikidearen esentzia islatu dau, arte honen erreferente bihurtuz.
Arte Plastikoen atalean, saria Veva Linaza sortzaile eta irakaslearentzat izan da, paisaia-pinturan egindako lan nabarmenaren ondorioz, bere obra Euskadin eta Euskaditik kanpo erakutsi dau.
Itziar Fragua aktore eta antzerki zuzendariak, barriz, Arte Eszenikoen saria jaso dau. La Enana Naranja eta LaRessistens konpainien sortzailea eta 2003tik, Markeliñeko kidea. Fetén saria jaso dau eta eszena munduko Enrique Viana, Ramón Barea eta Joan Fontegaz ibili izan da, besteak beste.
Musika Klasikoaren eta Garaikidearen atalean, Leyre Mesa sopranoa saritu dabe, Getxoko eta Bizkaiko musika-eszenan ibilbide zabaleko eta konpromiso handiko artistea. Persona polifazetiko, kanta eta irakaskuntzea buztartzen ditu eta OLBE abesbatzako kidea da orain 25 urte baino gehiagotik.
Bestalde, Egungo Musikaren modalidadean, Getxok El Reno Renardo bandearen lana saritu dau, 20 urteko ibilbidean bederatzi lan diskografiko batzen dituan musika-proiektu garratz eta lotsabakoa, hain zuzen be.
Literatura mailan, Aurora Velez poeteak jaso dau saria gai intimo eta unibersalak jorratzen dituen lau poema-libururen egilea, kontaketea lako generoak be jorratu ditu. Azken horretan El coche de Indiana lana nabarmendu behar da, Ramiro Pinilla literatur lehiaketako finalistea izan zana.
Diseinuko saria Jaime Hayde Montiel ilustratzaile eta diseinatzailearentzat izan da eta arlo horretan nazinoarteko erakunde eta enpresa nabarmenei emon deutse zerbitzua, besteak beste, Warner Musici.
Gastronomiako Aixe Getxo! sariari jagokonez, Karola Etxea izan da irabazlea, Getxoko jatetxerik esanguratsuenetako bat, belaunaldiz belaunaldi Algortako Portu Zaharretik bertako gastronomiaren esentzia transmitiduten jakin izan duaena.
Hezkuntza eta Balore-kulturako atalean, Xabier Oruetak jaso dau saria, orain 20 urte baino gehiagotik GKEen munduan dabilena eta 2012tik Vicente Ferrer Fundazinoko langilea.
Bestalde, Javier Campok Ondare Kultural, ikugarri eta ikutuezinaren saria irabazi dau narratiba eta saiakera historikoaren arloan egindako lanagaitik, horreetako hiru tokiko ondareagaz lotutakoak.
Ainhoa Magrach ikertzaileak Kultura Zientifiko eta Barritzailearen atalean jaso dau saria, Basque Centre for Climate Change zentroan egindako ikerketakaitik, klima aldaketearen eraginez gure ekosistemen eraldaketan sakonduz.
Arkitektura eta Espazio Publikoaren atalean, Harino Panaderako eraikina autortu dabe, Getxoko industria eta arkitektura-ondareko obrarik berezienetako bat.
Sari bereziak
Aixe Getxo! taldeak kategoria berezi bi ditu. Lehenengoa, Peru Urresti argazkilariarentzat izan da, ibilbide profesional eta artistiko luzea saritzeko. Peru Urresti profesional nekaezina izan da argazki-kazetaritzako arloan eta bere kamerea Getxoko eguneroko bizitearen, bizitza sozialaren eta kulturalaren lekuko eta oroigarri izan da.
Bigarrena, Aixe Gaztea, Martin Urrutia abeslari eta konpositore gaztearentzat izan da aurten, Operación Triunfon finalista be izan da eta musika eszena barrian sartu da, etorkizun handiko artistea dala erakutsiz.
XV. Aixe Getxo Sariak (2025)
- Ikusizko eta Ikus-entzunezko Arteak: David Herranz Esteban.
- Arte Plastikoak: Veva Linaza.
- Arte Eszenikoak: Itziar Fragua.
- Musika Klasikoa eta Garaikidea: Leyre Mesa Gonzalez.
- Gaur Egungo Musika: El Reno Renardo.
- Literatura: Aurora Velez.
- Diseinua: Jaime Hayde Montiel.
- Gastronomia: Karola Etxea.
- Kultura Hezkuntzan eta Balioetan: Xavier Orueta Coria.
- Zientzia eta Berrikuntza Kultura: Ainhoa Magrach.
- Kultura Ondarea, Hautemangarria eta Hautemangatxa: Javier Campo Esteban.
- Arkitektura eta Eremu Publikoa: Harino Panaderako eraikina.
- Aixe Gaztea: Martin Urrutia.
- Ibilbide Profesional eta Artistikoa: Peru Urresti Barandiaran.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
