Karmele Mitxelena Etxebestek irabazi dau 38. Julene Azpeitia Ipuin Lehiaketea
2025-11-18 09:22 KultureaBigarren eta Zumaiako onenaren sariak, Jon Abril Olaetxea eta Aitor Salegi Martijarentzat izan dira, hurranez hurran.
Zemendiaren hasieran batu zen epaimahaia lehiaketako saridunak erabagiteko. Bertan izan ziran Ana Urkiza, Castillo Suarez eta Josu Waliño. Aurton 54 lan aurkeztu dira, horreetatik 5, zumaiarrek idatzitakoak.
Euskal Herri guztitik aurkeztu diran lanean artean, ondoko honeek dira saridunak:
- 1. saria. 3.000 eurokoa, Karmele Mitxelena Etxebestek irabazi dau Armiarma-sarea ipuinari esker. Ondokoa adierazo dau epaimahaiak: iradokitzailea da, gaurkotasun handikoa. Oso ondo adierazoten dau protagonistearen egoerea.
- 2. saria. 1.500 eurokoa, Jon Abril Olaetxeak irabazi dau Maximinaren txurroak izeneko ipuinagaz. Nafarreraz idatzitako ipuin horretan personaiaren deskribapena nabarmendu dau epaimahaiak, baita umore puntua be, irakurlea harrapauz.
- Zumaiako onenaren saria, 1.000 eurokoa, barriz, Aitor Salegi Martijarentzat izan da Parentesiak eta pareen tesiak ipuinagaitik. Santelmoetan girotuta dagoan ipuin horrek oso ondo deskribiduten dau jai giroa, zumaiarrez egindako alkarrizketek emoten deutsen freskotasunari eta idazkerearen erritmo biziari esker. Amaierea emoten be jakin izan dauela esan dau epaimahaiak.
Sari banaketa ekitaldia zemendiaren 24an izango da Alondegia Kultur Etxeko Oxford Aretoan. Ondoren, Esne-berriketan bertso-saio literarioa eskainiko dabe Uxue Alberdik eta Amorantek, Oihana Iguaran eta Maddi Ane Txoperenaren laguntzeagaz.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
