‘Galda’ bildumea aurkeztu dau Euskaltzaindiak

Bizkaie! 2025-11-17 07:45   Kulturea

Gabrielen ispiluetan barrena jardunaldian.

Aurten 50 urte bete dira Gabriel Aresti idazle eta euskaltzain urgazlea hil zala. Urteurrenari eutsiz, egitarau zabala atondu dau Euskaltzaindiak haren urian, XX. mendeko euskal idazle barritzaileenetako bat izan zana omentzeko eta beronen ekarria goresteko. Euskaltzaindiak Euskal Herriko Unibersidadeko Gabriel Aresti Katedreagaz, Gabriel Aresti Kultura Alkarteagaz eta Bilboko Koral Alkarteagaz alkarlanean atondu dau egitaraua, Eusko Jaurlaritza, Bizkaiko Foru Aldundia, Bilboko Udala, EITB eta BBK Fundazinoaren babesari esker.

Bagilean estreinau eben egitaraua Bilboko Txistularien Bandearen kontzertu eder bategaz, eta ordutik jardunaldi, liburu-aurkezpen eta bestelako musika saioak izan dira poeta bilbotarraren omenez. Egun osoko jardunaldian Gabriel Arestik euskal idazleen artean izandako eragina aztertzea izan da asmoa; holan, poetearen heriotzearen 50. urteurrenean hainbat belaunalditako idazleei egindako galdera bat izan dau abiapuntu jardunaldiak: Zer ikusten dozu Arestiren ispiluan zeure burua islatzen dozunean? Edorta Jimenez, Tere Irastortza, Harkaitz Cano, Sonia Gonzalez, Iñigo Astiz eta Leire Vargasek beren gogoeta poetikoak eskaini ditue jentaurrean, norberak Arestiren betaurrekoak jantzita.

Jardunaldian bertan, bilduma barri bat aurkeztu dau Euskaltzaindiak, Galda izenekoa. Helburua da Akademiak atontzen dituan literatura-ekintzen testigantza idatzia jasotea, dibulgazinoa egiteko jaso be. Holan, lehen zenbakiak gaurko jardunaldiaren berbaldiak jasoten ditu eta bertaratutako literaturazaleen artean banatu da.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu