Euskerazko bideo laburren BBKklip lehiaketea martxan dago honezkero

Dabi Piedra Robledo 2011-03-17 13:59   Euskerea berbagai

Gaur eguneko joerak ezagutzea eta gazteen interesetara hurreratzea ezinbestekoak dira euskerearen etorkizunerako, BBKklip lehiaketako antolatzaileen esanetan, eta horregaitik aukeratu dabe bideo laburren formatua eta Youtuberen bitartekaritzea; bideokamereagaz zein eskuko telefonoagaz grabau daitekez lanak.

Azkue Fundazinoak eta Bilbao Bizkaia Kutxak alkarlanean eratutako sariketea da, gazte zein nagusiei zuzenduta, adinaren araberako kategoria bi dagoz eta. Euskerea eta euskal gizartea izango dira bideoklipen ardatza eta gure hizkuntzea mundu moderno eta aurreratuan zelan txertatzen dan erakutsi beharko dabe parte-hartzaileek. Bideo guztiak BBKklip lehiaketearen Youtubeko kanalean egongo dira ikusgai.

Lehiaketako oinarrien arabera, 60-90 segunduko bideoak aurkeztea da helburua, baina hiru minutu da gehienezko iraupena. Hainbat kategoriatan banatuko ditue lanak eta guztietan sari bana egongo da. Alde batetik, 14 eta 25 urte bitarteko gazteak maila baten sartuko ditue eta, bestetik, 25 urtetik gorakoen lehiaketea be egongo da. Maila bakotxean, ganera, hiru sailetan emongo ditue sariak: Sormena, dibertsinoa eta Tradberri atala, hau da, tradizinoa eta modernotasuna ondoen buztartzen dituen lanak. Sei sari, beraz, guztira, diruaz gain, irabazleek sari gehiago be izango ditue, baina hori sorpresea izango da, zeozer berezia preparau nahi dogu, azaldu dau Josune Ariztondo Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura diputaduak, BBKklip lehiaketearen aurkezpenean, Bilbon.

Parte-hartzaileek euren bideoa Youtuben igoteko epe luzea daukie, irailaren 15era arte, eta honako helbide honetan be euren datuak emon beharko ditue: www.bbkklip.biz; astia badago beraz, bideoak grabetako, gazteei astia emon gura deutsegu, opor sasoia aprobetxau deien, zehaztu dau Juan Mari Sainz de Buruaga BBKko zuzendariordeak. Erabiltzaileek Youtuben bertan botua emon ahal izango dabe eta, adituen epaimahai batek be eretxia emongo dau, irabazleak hautatzeko orduan. Zemendiaren hasieran BBK Aretoan, Bilbon, egingo dabe sari-banaketa ekitaldia.

Sariketearen helburu nagusia euskerea bultzatzea da, teknologia barrien munduan sartu eta gazteak euskerearen mundura modu ludikoan erakarri. Ideia hori buruan, Azkue Fundazinoaren eta BBKren arteko lehenengo proiektu bateratua sortu da, euskerea abangoardian sartzeko bidean, BBK beti egon da hor, finantzen munduan zein astialdiaren alorrean, azpimarratu dau Sainz de Buruagak. Holan, bideoetako ahots guztiak euskeraz izan beharko dira eta, musikeari jagokonez, nahi izan ezkero, norberaren musikea sartu ahal izango da, edo egile eskubideetatik libre dagoan kantaren bat. Adin tarte bi bereizi ditue, gazteek eta ez hain gazteek parte hartzea nahi dogulako, Ariztondoren esanetan.

Gaur eguneko joerak ezagutzea eta gazteen interesetara hurreratzea ezinbestekoak dira euskerearen etorkizunerako, BBKklip lehiaketako antolatzaileen esanetan, eta horregaitik aukeratu dabe bideo laburren formatua eta Youtuberen bitartekaritzea; bideokamereagaz zein eskuko telefonoagaz grabau daitekez lanak, ganera. Josune Ariztondok nabarmendu dauenez, batez be gazteak erakarri nahi doguz, eta esan nahi deutsiet merezidu dauela abentura honetan sartzea.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu