Jantzan egin eta kantetako konbita apirilaren 3an Bilbon, 'Goazen Dantzatzera!' ikuskizunagaz
2011-03-23 14:04 Euskerea berbagaiUme eta gazteen artean arrakasta ikusgarria euki dabe Goazen! izeneko filmak eta telesailak, eta horren kontura antolatu dabe Bilboko Udalak eta Bizkaiko Foru Aldundiak apirilaren 3ko ekimena, gazteek euskerazko eta kalidadezko astialdi-aukerak euki deiezan. Arenaleko kioskoaren atzean egingo dabe Goazen Dantzatzera! ikuskizuna, eguerdiko hamabietatik aurrera.
Ume eta gazteen artean arrakasta ikusgarria euki dabe Goazen! izeneko filmak eta telesailak, eta horren kontura antolatu dabe Bilboko Udalak eta Bizkaiko Foru Aldundiak apirilaren 3ko ekimena, gazteek euskerazko eta kalidadezko astialdi-aukerak euki deiezan. Arenaleko kioskoaren atzean egingo dabe Goazen Dantzatzera! ikuskizuna, eguerdiko hamabietatik aurrera, eta dobakoa izango da. Telesail eta pelikulako aktoreak egongo dira bertan, gazteen gidari.
Goazen! filmak eta telesailak % 42ko share-a euki dabe 4 urte eta 12 urte bitarteko gazte euskaldunen artean, adituen kalkuluen arabera. Arrakasta hori aprobetxau nahi izan dabe antolatzaileek Bilboko umeak euskerazko ekintzetara erakarteko. Sarri esaten deutsegu gazteei euskeraz egiteko baina Bilbo moduko urietan, sarri, ez dago euskerazko eskaintza zabalik eta hori konpondu guran gabilz, azaldu dau Miren Dobaran Bizkaiko Foru Aldundiko Euskera Zuzendariak. Holan, musikea eta jantzearen bidez, eta telebistako persona ezagunen laguntzegaz, euskerea bultzatzea da jaialdiaren helburu nagusia, baina ezin dogu ahaztu kalidade handiko ikuskizuna izango dala, ume eta gazteek ondo pasetea be helburu nagusietako bat da, gomuta eragin dau Ana de Castro Bilboko Udaleko Euskera Zinegotziak. Aurreritxiak albo batera itxi behar dira, produktu onak beti izango dira arrakastatsuak, dagozan hizkuntzan dagozala be, baita euskeraz be, ganeratu dau Dobaranek.
Apirilaren 3an Bilboko Arenalean batzen diran neska-mutilek, Goazen! filmeko eta telesaileko lau kanta ezagun abestuko dituela aurreratu dabe, eta koreografiak ikasteko modua be eukiko dabela. Laguntzino parebakoa izango dabe ganera: Yago Mateo, Itxaso Paia, Jon Urbieta eta Jokin Ayerregaray aktoreak. Ikuskizunaren aurkezle eta gidaria Nerea Alias izango da. Abestu eta jantzan egiteko eguna izango da, erritmo handiko kantak izango dira, ezagunak, aurreratu dau Aliasek. Ez da ikusteko jaialdia bakarrik, parte hartzeko ekimena izango da, zehaztu dau Dobaranek.
Apirilaren 3an, domekaz, Arenaleko kioskoaren atzeko aldean alkar ikusteko deia zabaltzeaz ganera, Ana de Castro zinegotziak hauxe azaldu dau: Ikuskizun barritzaileak Bilbora ekarteko ahalegina egiten jarraitzen dogu, badakigulako euskerazko jarduera erakargarriak beharrezkoak dirala, bestela Bilboko gazteen artean euskerea eskolako hizkuntza huts bihurtzeko arriskua eukiko dogu. Umeak eta gazteak batez be, baina gurasoak be bai, animau daitezala! esan dau Nerea Aliasek. Euskerea babestu eta ume eta gazteei astialdiko aukera barriak emoteko, punta-puntako ikuskizuna da, esan dau Miren Dobaranek.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!