'There is beauty in the city' proiektuagaz, Bilboko leku ederrenen bila ibiliko dira herritarrak
2011-04-05 15:39 kulturbizThere is beauty in the city Erresuma Batutik datorren asmakuntzea da eta uri bakotxaren edertasuna topetea da asmoa, bertako biztanleen ikuspuntutik. Holan, nahi daben herritarrek izena emon leikie ekimenean parte hartzeko. Gogoko txokoak bilatu, argazkia atara eta antolatzaileei helarazotea izango da parte-hartzaileen eginbeharra.
There is beauty in the city Erresuma Batutik datorren asmakuntzea da eta uri bakotxaren edertasuna topetea da asmoa, bertako biztanleen ikuspuntutik. Holan, nahi daben herritarrek izena emon leikie ekimenean parte hartzeko. Gogoko txokoak bilatu, argazkia atara eta antolatzaileei helarazotea izango da parte-hartzaileen eginbeharra. Hiru argazki onenak Bilboko Errekalde Aretoan erakutsiko ditue maiatzean, eta irudi guztiakaz, Bilboko edertasunaren mapea dalakoa sortuko da.
There is beauty in the city proiektua Erresuma Batuko Stoke-on-Trent urian sortu zan, Anna Francis artistearen eskutik eta, gaur egun, mundu zabalera hedatu da. Bilboko Udalak eta Errekalde Aretoak Bizkaiko uriburura ekarri dabe egitasmoa, Bilbo moduko uri batentzat, horrenbeste aldaketa jasan dituanez gero, ikusi dogu egokia izan leikela holango ekimen bat martxan ipintea, azaldu dau Susana Martinez proiektuaren arduradunak.
Holan, zapatuan, apirilak 9, parte-hartzaile guztiei iman bana emongo deutsie, eta berau hartuta, euren lekurik gogokoenen argazkiak egin ahal izango ditue, iman-harria be irudiaren barruan agiri dala. Iman baltza da, letra zuriz there is beauty in the city dakar: hori da ekimenaren sinboloa. Ehun iman dagoz, ehun parte-hartzaile egongo dira beraz. Izena emoteko, posta elektroniko honetara idatzi behar da : bellezaenbilbao@gmail.com
Parte-hartzaile bakotxak argazki bat aurkeztu beharko dau eta antolatzaileek, danen artean, hiru aukeratuko ditue: Bilboren aldaketea erakusten dauan leku bat, aldaketearen aurreko irudia emoten dauana eta ez atzera ez aurrera geratu dan beste bat. Irudiok maiatzaren 17tik 22ra ikusgai egongo dira Errekalde Aretoan. Errekalde Aretoaren eginbeharra holako proiektuak hartzea da, arriskatu eta formatu barriak topetea, azaldu dau Alicia Fernandez aretoko arduradunak. Ehun argazkiekaz, bestalde, Bilboko edertasunaren mapea osotuko dabelakoan dagoz antolatzaileak. Mapa originala izango da, herritarren ikuspuntutik abiatuko da eta, dino Susana Martinezek.
Proiektu zabala dala azpimarratu dabe aurkezpenean, bai bultzatzaileen aldetik bai parte-hartzaileen aldetik be. Erakundeen arteko alkarlana ezinbestekoa da holango egitasmoetan eta horregaitik erabagi dogu parte hartzea, azaldu dau Alicia Fernandezek. Arte parte-hartzailearen barruan sartu behar dogu ekimena, ganeratu dau Susana Martinezek, azken finean, danok gara obrearen sortzaile, herritarren ikuspuntua agirian geratzen da edertasunaren mapan. Iñaki Lopez Agileta Bilboko Udaleko kultura zuzendariak ganeratu dauanez, danok daukagu Bilbon gogoko dogun lekuren bat, bereziki kuttuna, edo dana dalako arrazoiagaitik maite doguna, eta partehartzaileek horren barri emon daien nahi dogu. Informazino gehiago: www.bellezaenbilbao.blogspot.com
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!