Gerra arteko Europako joera artistikoak Guggenheim Museora ekarri ditue

Dabi Piedra Robledo 2011-02-21 14:34   Kulturea

Kaosa & Klasizismoa, artea Frantzian, Italian, Alemanian eta Espainian erakusketea zezeilaren 22tik maiatzaren 15era egongo da Bilboko Guggenheim-eko hirugarren pisuan eta, bertan, 1918 eta 1936. urteen arteko artearen ezaugarriak ezagutarazoko ditue, Europako artista ezagunenen begiradea oinarri hartuta.

Kaosa & Klasizismoa, artea Frantzian, Italian, Alemanian eta Espainian erakusketea zezeilaren 22tik maiatzaren 15era egongo da Bilboko Guggenheim-eko hirugarren pisuan eta, bertan, 1918 eta 1936. urteen arteko artearen ezaugarriak ezagutarazoko ditue, Europako artista ezagunenen begiradea oinarri hartuta. Lehen Mundu Gerrako txikizioari aurre egiteko sortutako artea da eta Europako joera politiko eta sozialakaz lotura estua daukana. New Yorkeko Guggenheimen ikusgai egon da oraintsura arte eta orain, Bilbora dator erakusketea.

Juan Ignacio Vidarte Bilboko Guggenheim Museoko zuzendariak azpimarratu dauenez, New Yorken egon dan erakusketea ekarri ez eze, zabaldu be egin dabe Bilbon, izan be, Lehen Mundu Gerrearen osteko Espainiako egoeran gehiago sakondu dabe eta hori azaltzeko artelanak gehitu deutsiez erakusketeari. Hogeigarren mendearen hasieran aldaketa handiak egon ziran Europan, artean zein gizartean, baita Euskal Herrian be, eta horregaitik, interesgarria da aro haretako artea batzea, azaldu dau Vidartek. XVI. mendeko Holandako pintura-erakusketearen ostean dator hau eta bien artean alde handia dagoan arren, interesari eutsiko deutso honek, ganeratu dau. Guggenheimen espazioa nabarmendu dau, bere aldetik, Kenneth Silver erakusketearen komisario nagusiak, obrak azaltzeko eta kokatzeko espazio zabala itxi deusku Bilboko museoak, New Yorken baino hobeto egongo da hemen, azaldu dau.

Lehen Mundu Gerrak Europan eragindako kalteen eta suntsipenaren osteko erreakzinoa ikusgai dago artelanen bidez. Ordura arte nagusi izan ziran abangoardien kontrako mobimentua eratzen joan zan Europa osoan, forma klasikoak berreskuratzeko bidea hasi eban arteak. Klasizismoaren osotasuna eta perfekzinoa bilatzen hasi ziran atzera, gerreak apurtutakoari, desitxuratutakoari aurre egiteko. Abangoardietako kide batzuek arte klasikoa be ederto baten ezagutzen eben eta hori erakusteko, Picassoren 1918ko pintura bikain bat ekarri dogu Bibora, azaldu dau Kenneth Silver komisarioak. Klasizismoa bilatu zan sasoi haretan, baina Silverrek zehaztu dauenez, ez Grezia eta Erromakoa bakarrik, 15. mendetik aurrerako artea be oinarri garrantzitsua izan zan.

Kaosa & Klasizismoa, artea Frantzian, Italian, Alemanian eta Espainian erakusketea Guggenheim Museoaren hirugarren pisuan dago eta zortzi ataletan banatu dabe. Ez dago ordena kronologikorik, gerra arteko garaiko kezka, pentsamendu eta asmo ezkutuak islatu ziran artelanetan, eta horixe da erakusketeari jarraikortasuna emoten deutsana. Danetara, 90 artistaren 150 artelan baino gehiago dagoz, George Braque, Giorgio de Chirico, Otto Dix, Aristide Maillol, Pablo Picasso, Leni Riefenstahl, Mies van der Rohe eta abarrenak. Pinturea, eskulturea, zinea eta diseinu-piezak dagoz. Azalpenetan lan sakona egin dogu, obrakaz batera informazino zabala irakurri ahal izango dau bisitariak, artelanen kontestua ulertu daian, esan dau Kenneth Silverrek. Didaktika gunea be atondu dabe.

Erakusketea maiatzaren 15era arte egongo da Bilbon ikusgai. New Yorken arrakasta handia euki dau, bai kritikearen aldetik, bai publikoaren aldetik be, azaldu dau Richard Armstrong New Yorkeko Solomon R. Guggenheim Museoko arduradunak.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu