Mozart protagonista aurtengo Musika-Musica jaialdian

Dabi Piedra Robledo 2011-02-16 14:42   Musikea

Martiaren 4tik 6ra bitartean, Austriako konpositore ezagunaren 66 obra eskainiko ditue Bilbon, Musika-Musica jaialdiaren hamargarren ekitaldian. Horregaz batera, datozan asteotan, musika klasikoagaz lotutako beste hainbat jarduera eta kontzertu antolatu ditu Bilbao-700 Fundazinoak.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Euskal artisten hiru erakusketa, Bizkaia Aretoaren programazinoa hasteko

Dabi Piedra Robledo 2011-02-10 14:25   Kulturea

UPV/EHUren Bizkaia Aretoaren inaugurazinoaren biharamunean, lehenengo hiru erakusketak zabaldu ditue, euskal ondareari buruzko ikuspegi moderno eta barritzailea emoten daben hiru bilduma. Paraninfoaren inaugurazinorako ekimena izateaz ganera, BizBAK, Bizkaia Arte eta Kultura programazinoko parte be bada.

»» Ikusi argazki guztiak (5)

Erdi Aroko emakumeen irudia, Bilboko Arte Ederren Museoan

Dabi Piedra Robledo 2011-02-07 14:55   Kulturea

Gehiago dago zugan erakusketea zabaldu dabe Bilboko Arte Ederren Museoan eta maiatzaren 15era arte ikusgai egongo da.

Mintzalagun egitasmoaren helburu nagusiak bete egiten dira, Aztikerrek egindako ikerketearen arabera

Dabi Piedra Robledo 2011-02-03 14:14   Euskerea berbagai

Urtetik urtera, Mintzalagun programako erabiltzaileen kopuruak gora egin dau, lau urtean ia hirukoiztu egin da parte-hartzaileen datua. Ganera, Mintzalaguneko partaideek euskerea gehiago erabili eta gaitasun mailea hobetu dabe programan dagozanetik.

Karlos Santistebanek irabazi dau Blas de Otero poesia lehiaketako euskerazko saria

Dabi Piedra Robledo 2011-02-02 14:42   sariak-autortzak

Karlos Santistebanek Oroimenaren lorratzak lanari esker eskuratu dau poesia lehiaketako euskerazko saria eta espainolezko atalean, barriz, Elena Roman Torresen Esta dichosa ansiedad domestica obrea saritu dau epaimahaiak.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Bilboko antzerki eta jantza Zirkuituaren hamargarren ekitaldia hasiko da asteon

Dabi Piedra Robledo 2011-02-01 14:22   Kulturea

Bizkaiko uriburuko auzoetara eroango ditue arte eszenikoak, bertoko zortzi konpainiaren eskutik. Zezeilaren 3an, eguenean, hasi eta apirilaren 14ra arte iraungo dau Bilboko Zirkuituaren egitarauak eta sarrerea librea izango da, helburu nagusia antzerkia auzoetara hurreratzea da eta.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Antzerkigintzako Ercilla Sariak klasiko bihurtu dira dagoeneko, 27. ekitaldia beteta

Dabi Piedra Robledo 2011-01-31 14:31   Kulturea

Euskal Herriko antzezlanik onenaren saria Gaitzerdi Teatroren Euria esan eta euria erortzea lanari emotea erabagi dabe eta antzerkiari laguntzeko ahaleginik onenaren saria, barriz, Barakaldo Antzokiak irabazi dau, zartzuelea 18 denporaldiz jarraian programeteagaitik.

Jantza garaikiderik onena Bilbon izango dogu laster, Dantzaldiaren 12. edizinoan

Dabi Piedra Robledo 2011-01-28 14:36   Kulturea

La Fundicioneko Laura Etxebarriak aitatu dauenez, publikoaren zati handi batentzat, jantza garaikidea modalidaderik ezezagunena izan da luzaroan baina gaur egun, jentea gure mundua ezagutzen hasi da, urteotan egin dan lanari esker.

Bilbo eta Bizkaia 2050. urtean zelakoak izango diran imajinau behar da Creativity Zentrumen kontakizun lehiaketan

Dabi Piedra Robledo 2011-01-24 13:32   kulturbiz

Bilbo eta Bizkaia 2050. urtearen bueltan zelakoak izango diran kontau beharko dabe parte-hartzaileek, sasoi haretan zelan jantziko garen, zer jango dogun, zegaz ames egingo dogun, zeintzuk izango diran gizartearen baloreak eta abar. Creativity Zentrumen filosofiagaz bat egiten dauen gaia aukeratu dabe kontakizun lehiaketako I. ekitaldirako, izan be, sormena eta etorkizuneko ikuspegia dira zentroaren oinarriak.

Euskalaklip eta Euskalaketa lehiaketak izango dira aurtengo Korrika Kulturaleko barritasunak

Dabi Piedra Robledo 2011-01-20 14:46   Euskerea berbagai

Bilboko Bilborock aretoan aurkeztu dabe 17. Korrikaren atxakian antolatutako Korrika Kulturalaren egitaraua. Zezeilean eta martian izango da eta, ohiko moduan, danetariko kultur ekintzak antolatu ditue eta lehiaketak be egongo dira. Bestetik, Gose taldeak 2011ko Korrikarako egindako abestia be aurkeztu dabe.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Europako neguko olaturik handiena hartzeko ahalegina egingo dau Asier Muniain surflariak

Dabi Piedra Robledo 2011-01-14 14:33

Naturgas Big Wave 2011 izenaz bataiatu da Asier Muniainen proiektua (O’Neill, Dragon, Creatures of Leisure, Pukas, Redymar, Shark Biscuit eta Asergroupo), eta urtarriletik martira bitartean gauzatuko da. BAT-Basque Team-en babesa dauka proiektuak.

Euskerazko jarduerak Bilboko umeentzat, Ikusi eta Ikasi programeari esker

Dabi Piedra Robledo 2011-01-11 13:52   Euskerea berbagai

Ikusi eta Ikasi egitasmoaren helburua da, Ana de Castroren esanetan, 'umeen artean eta familia barruan euskerearen erabilerea bultzatzea, euskerea ikasketekaz lotzen dauen mitoa apurtzea'. Topaguneko Aritza Escandonek beste hiru ardatz be ganeratu ditu: 'Kulturea, heziketea eta ondo pasetea'.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Teresa del Valle antropologoari emongo deutsie 2010eko Bardintasunerako Emakunde Saria

Dabi Piedra Robledo 2011-01-04 14:07

Gizon eta emakumeen arteko bardintasuna lortzeko bidean egindako lana txalotzeko emoten dau Emakundek urtero sari hori. 2010eko omendua Teresa del Valle izango dala iragarri dabe gaur Bilbon egindako agerraldian, gizarte-antropologiaren alorretik abiatuta 'erreferente aitagarri' bihurtu dalako, epaimahaiaren arabera, bardintasunerako burrukan.

»» Ikusi argazki guztiak (1)

EAEko hamar familiatik zazpitan krisiak eragin negatiboa euki dau, Euskobarometroaren arabera

Dabi Piedra Robledo 2010-12-23 14:29

2010eko zemendiko ikerketearen barri emon dabe Euskal Herriko Unibersidadearen Euskobarometroko arduradunek eta, aurreko neurketan gertatu zan legez, honako honetan be, egoera ekonomikoa da Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako herritarren ardura nagusia.

Split 77 taldearen izaerea laburbiltzen dauen diskoa kalean da

Dabi Piedra Robledo 2010-11-23 14:41   Musikea

Sei urte diskorik atara barik egon da Bilboko laukotea eta, lan barriagaz, 'heldutasunera heldu' dirala nabarmendu dabe. Hirugarren diskoa dabe eta izen berezirik be ez deutsie jarri, Split 77 baino ez, azken finean, taldearen esentzia batu dabe eta. 'Nahi izan dogun diskoa egin dogu, geure burua topau eta onartzeko prozesua burutu dogu', azaldu dabe taldekideek Bilboko Kafe Antzokian egindako aurkezpenean.

Euskal Herria hobeto ezagutzeko jolas barria aurkeztu dabe Bilbon

Dabi Piedra Robledo 2010-11-15 14:44   kulturbiz

Zer gara gu, nor gara gu aurkeztu dabe Bizkaiko uriburuko Elkar liburudendan, Euskal Herriko oinarrizko gaiak euskeraz eta modu ludikoan ikasteko mahai jolasa. Familian edo lagunartean olgetako pentsau dabe, sei urtetik gorako umeentzat.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Hamazazpi urteren ostean, disko barria kaleratu dau Ama Say taldeak

Dabi Piedra Robledo 2010-11-12 09:50   Musikea

Ren Fan diskoa egiteko prozesua gorabeheratsua izan ei da. Abuztuan eta irailean grabau dabe, kostata, baina euki dabezen laguntzaile eta kolaboatzaileei esker, aurrera atara dabe diskoa. 'Arazoak gainditu eta orain pozik gagoz diskoagaz, atara beharreko lana izan da, esan beharreko gauzak plazaratu behar genduzan'.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Berbearen eta bizitzearen arteko loturea, Miren Agur Meabe idazlearen liburu barrian

Dabi Piedra Robledo 2010-11-02 14:48   Kulturea

Hilebeteko tartean, bigarren liburua da egile bizkaitarrak aurkezten dauena, izan be, orain hilebete inguru plazaratu eban Miren Agur Meabek 96 orrialdez osotutako 'Bitsa eskuetan' poesia liburua Susa Argitaletxearen eskutik.

Ezohiko lana da, duda barik, Lekeitioko idazlearen Zazpi orduak, istorio nagusiak kontakizun laburren eta kopla zein bertsoen bidez egiten dau aurrera. Kalean da dagoeneko liburua, Elkar argitaletxearen eskutik, eta Bilbon egindako aurkezpenean azaldu dau Meabek, Zazpi orduak bizitzearen metaforea dirala.

Hemen dago Bilboko Liburu Zahar eta Aukerakoen Azokea

Dabi Piedra Robledo 2010-10-28 15:31   Kulturea

Urteroko hitzordua da udagoienean, Bizkaiko uriburuko Areatzan, eta aurten, dagoeneko, 32. ekitaldia beteko dau liburu zaharren eta katalogotik kanpo dagozanen feriak. Gaur, barikuan, urriak 29, zabalduko dabe azokea eta zemendiaren 14ra arte egongo da Bilbon.