Antzerkigintzako Ercilla Sariak klasiko bihurtu dira dagoeneko, 27. ekitaldia beteta

Dabi Piedra Robledo 2011-01-31 14:31   Kulturea

Euskal Herriko antzezlanik onenaren saria Gaitzerdi Teatroren Euria esan eta euria erortzea lanari emotea erabagi dabe eta antzerkiari laguntzeko ahaleginik onenaren saria, barriz, Barakaldo Antzokiak irabazi dau, zartzuelea 18 denporaldiz jarraian programeteagaitik.

Aurtengo sari-banaketea martiaren zazpian egingo dabe eta, ohiko moduan, joan dan urtean Bizkaiko antzokietan nabarmendutako artista eta obrarik onenak omenduko ditue. Ganera, zezenketen arloko Ercilla sariak be emongo dira egun horretan.

Bilboko Ercilla hotelean bertan iragarri ditu epaimahaiak aurtengo irabazleak. Aktore onenaren Ercilla Saria Silvia Marso eta Jose Luis Gilentzat izango da, Casa de Muñecas eta Ser o no ser lanakaitik, hurranez hurran. Konpetentzia gogorra izan dabe irabazleek aurten, batez be, gizonezkoen atalean, azpimarratu dau Carlos Bacigalupe epaimahaiburuak, saridunek ondo mereziduta irabazi dabela nabarmentzeko. Bestetik, ibilbide artistikoari saria emongo deutsie Charo Lopez aktoreari, Ercilla saria sekula irabazi ez baina ibilbide oparoa dabenei emoten deutsagu hau, azaldu dabe epaimahaiko kideek.

Sari nagusiekaz batera, beste kategoria batzuetan emoten diran Ercilla sarien barri be emon dabe gaur. Euskal Herriko antzezlanik onenaren saria Gaitzerdi Teatroren Euria esan eta euria erortzea lanari emotea erabagi dabe eta antzerkiari laguntzeko ahaleginik onenaren saria, barriz, Barakaldo Antzokiak irabazi dau, zartzuelea 18 denporaldiz jarraian programeteagaitik. Barakaldo Antzokiari saria emon beharrean egon gara, ondo gustura emon be, zartzueleari emondako bultzadeagaitik, azaldu dau Bacigalupek. Vicente Romero eta Asuncion Balaguer aktoreek eta Platonov eta Chicago antzezlanek be sariak izango ditue.

Ercilla sarietako arduradunak harro dagoz sariketeak egin dauen ibilbideagaz eta aurretik dauen etorkizun oparoagaz, aitatu dabenez 27 ekitaldi dira honezkero, eta Madrilen bertan be, erreferentzia garrantzitsua dira Bilbon emoten diran sariok. Aurreko urteetan, ganera, kexaka ibili dira, Bilbon antzokiak zarratzen ebilzala eta, baina aurten baikorrago dagoz Ercilla sarietako antolatzaileak, Bilbok antzoki barriak estreinau ditu aurten, BBK Aretoa eta Campos daukaguz orain, esan dabe.

Beste alde batetik, Ercilla sarietan zezenketak be kontuan hartzen ditue. 2010eko denporaldiari jagokonez, Enrique Ponce, Jose Maria Manzanares eta El Juli izentau ditue Bilboko Feriako Garaile eta garaikurra jasoko dabe martiaren 7ko ekitaldian. Santanderko Zezen Plazako arduradunei, barriz, Manolo Chopera izeneko garaikurra emongo deutsie, zezenketak babesten egindako ahalegin bereziagaitik.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu