Bilbo eta Bizkaia 2050. urtean zelakoak izango diran imajinau behar da Creativity Zentrumen kontakizun lehiaketan
2011-01-24 13:32 kulturbizBilbo eta Bizkaia 2050. urtearen bueltan zelakoak izango diran kontau beharko dabe parte-hartzaileek, sasoi haretan zelan jantziko garen, zer jango dogun, zegaz ames egingo dogun, zeintzuk izango diran gizartearen baloreak eta abar. Creativity Zentrumen filosofiagaz bat egiten dauen gaia aukeratu dabe kontakizun lehiaketako I. ekitaldirako, izan be, sormena eta etorkizuneko ikuspegia dira zentroaren oinarriak.
Sormena landu eta irudimena martxan ipini, 40 urte aurrera egin eta istorio originala kontau beharko dabe parte-hartzaileek kontakizun lehiaketearen lehenengo edizino honetan. Saria be egongo da lanik onenarentzat, Nantes urira bidaia berezia, Jules Verne idazlearen arrastoaren atzetik. Creativity Zentrum erakundeak antolatzen dau ekimena, Bizkaiko Foru Aldundiagaz alkarlanean.
Lehiaketan edonork hartu leike parte, horretan ez dabe mugarik ipini antolatzaileek eta kontakizunak euskeraz zein espainolez idatzi ahal izango dira; 'parte-hartzaileen ezaugarriei ez deutsagu mugarik jarri nahi izan, gazteek zein helduek parte hartzea nahi dogu, baina azkenean, sari bakarra egongo da danentzat', zehaztu dau Elena Ruiz Creativity Zentrumeko ordezkariak. Bost eta hamabost folio bitarteko lanak izango dira eta 200 berbako laburpentxua be entregau beharko da. Lehiaketako baldintzarik garrantzitsuena, baina, gaia izango da: Bilbo eta Bizkaia 2050. urtearen bueltan zelakoak izango diran kontau beharko dabe parte-hartzaileek, sasoi haretan zelan jantziko garen, zer jango dogun, zegaz ames egingo dogun, zeintzuk izango diran gizartearen baloreak eta abar. Creativity Zentrumen filosofiagaz bat egiten dauen gaia aukeratu dabe kontakizun lehiaketako lehenengo ekitaldirako, izan be, sormena eta etorkizuneko ikuspegia dira zentro horren oinarriak.
Kontakizunak aurkezteko epea martiaren 4ra arte zabalik egongo da eta horren ostean, epaimahaiak erabagiko dau saria nori emon. Ez dabe argituko epaimahaian nor egongo dan, saria emon baino astebete lehenagora arte, baina sormenagaz lotutako personak izango dirala ziurtatu dau Creativity Zentrumek. Irabazlearen barri martiaren 24an emongo dabe, Bilboko Sormen Industrien Nazinoarteko Forumaren, Creativity Meeting Point dalakoaren, itxiera-ekitaldian.
Sari bakarra egongo da, baina ez edozelakoa. Bretainiako uriburu historikora, Nantesera, joango da irabazlea, lagun birentzako bidaian eta han, Jules Verne idazle handiaren pausuak jarraituko ditu, nondik ibili zan eta ze arrasto itxi dauen ezagutuko dau. Jules Verne Nantesekoa zan eta zientzia fikzinoaren alorrean nabarmendu zan. Etorkizuna imaginetan aitzindaria izan zan eta, horregaitik, Verneren jaioterrira bidaia antolatzea, Crativity Zentrumen lehiaketako irabazlea saritzeko modurik egokiena da.
Ganera, idazlan irabazlea liburu formatuan argitaratzeko asmoa be badaukie antolatzaileek. Kontakizunaren ezaugarrien arabera, komikia ataratea be ez dabe baztertzen, 'hori lan irabazlea aztertu ostean erabagiko dogu', zehaztu dau Elena Ruizek. Bilbao Bizkaia Kutxak, bere aldetik, argitaratu egingo dau narrazinoa bere agerkarietan. 'Tradizinoari begiratzen deutsagu sarri BBK-n, baina barrikuntzea eta sormena ez doguz ahazten', azaldu dau Gorka Martinez BBK Fundazinoko arduradunak. Bilbo eta Bizkaia 2050ean, gaia emonda dago eta, orain, parte-hartzaileen irudimenaren txandea da.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!