Kontzertu handi bategaz ospatuko dau hamargarren urteurrena Bilboko Udal Txistularien Bandeak

Dabi Piedra Robledo 2014-06-13 15:00   Musikea

Bagilaren 28an izango da kontzertua, Euskalduna jauregian. 180 musikari, abeslari eta jantzari batuko dira eszenatokian, Bilboko txistularien doinuei laguntzeko. Besteak beste, Kepa Junkera, Eñaut Elorrieta, Andoni Egaña eta Gozategi egongo dira oholtzan. Musika modernoa eta tradizino herrikoia batu nahi ditue kontzertuan, edade guztientzako aproposa dan errepertorioagaz.

Harley Davidson motorren soinuak hartuko dau Bilbo astegoienean

Dabi Piedra Robledo 2014-06-10 15:33

BilboRoad izeneko topaketea egingo dabe lehenengo aldiz Bizkaiko uriburuan. Harley Davidson motorrak ez eze, beste marketakoak be konbidau ditue antolatzaileek. Bagilaren 13an hasita, jarduera ugari egongo dira, esate baterako, ibilaldiak, erakustaldiak eta akrobaziak.

'Coherence' filmak irabazi dau XX. FANT jaialdiko sari nagusia

Dabi Piedra Robledo 2014-05-16 15:47   Barriak

Zinta originala izateagaitik eta zinema fantastikoaren topikoetatik urrun ibilteagaitik, epaimahaiak James Ward Byrkit iparramerikarraren Coherence saritu dau, FANT jaialdiko 20. edizinoan. Suediako Lights out da zinemaldiko film laburrik onena eta euskal film laburrik onenaren saria, barriz, Aritz Morenoren Colera lanarentzat izan da.

Euskerearen dibersidadea jagon dabenak omenduko ditue Gernika-Lumon, Ikastolen Ibilaldian

Dabi Piedra Robledo 2014-05-15 14:36   Euskerea berbagai

Seber Altube ikastoleak antolatuko dau aurtengo Ibilaldia, Euskararen bihozfera lelopean, bagilaren 1ean. Gaur, zirkuitua eta bertan egongo diran jarduerak aurkeztu ditue. Edade guztientzako ekintzak eta lau gune egongo dira, Gernika-Lumo eta Foruko udalerrietatik eratutako 6,5 zirkuituan. Aurtengo omenduak, euskerearen dibersidadea, hau da, euskerearen euskalkiak jagon eta zabaldu dituenak izango dira.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Kultura auzoetara eroango dau udabarrian Bilboko Udalak

Dabi Piedra Robledo 2014-05-06 14:38   kulturbiz

Maiatzean eta bagilean, ia 200 ekitaldi programau ditue uriburuko zortzi barrutietan, Kultura Kalez Kale egitasmoan. Era askotako jarduerak izango dira, dobakoak guztiak eta Bilboko Udaleko Kultura Sailak 40.000 parte-hartzaile espero ditu. Udalagaz batera, 30 alkarte eta taldek parte hartu dabe antolakuntzan.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Irakurketa errazeko lehenengo lau euskerazko liburuak aurkeztu ditue

Dabi Piedra Robledo 2014-04-30 15:35   Kulturea

Gaumin argitaletxeak eta BBK-Alhondiga mediatekeak bat egin dabe Euskadi-Irakurketa Erraza alkarteagaz ekimen barria martxan ipinteko. Testuak ulertzeko zailtasunak daukiezenei, euskeraz ikasten dabilzanei eta alfabetau bakoei literatureagaz disfrutetako aukerea emon nahi deutsie lau liburuko bildumeagaz.

Maiatzetik abendura artekoa izango da Darabilbo ekimenaren bigarren aldia

Dabi Piedra Robledo 2014-04-28 15:07   Euskerea berbagai

Euskaltegien sareko arduradun Tito Serranok, berba gitxitan laburbatu dau Darabilboren helburu nagusia, euskerea praktiketako aukerea emon nahi dogu, euskaltegitik kanpo, euskerea Bilboko bazter guztietara eroan nahi dogu, uriburuko zortzi barrutietara. Aitor Argotek ganeratu dauenez, helburua parte-hartzea bultzatzea da, Bilbon euskeraz egiteko esparruak dagozala erakustea.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Iberoamerikako musikearen aniztasuna zabaltzeko asmoz sortu dabe EXIB erakusketea

Dabi Piedra Robledo 2014-04-09 15:42   Musikea

Bilbon egingo dabe, maiatzaren 8tik 10era, Musika Iberoamerikarraren Erakusketea, EXIB. Hiru egunez, musika emonaldiak, profesionalen arteko hartu-emonetarako guneak, mahai-inguruak eta bestelako jarduerak egongo dira. Hizkuntza gitxituek be leku berezia izango dabe, izan be, antolatzaileen arabera, euren asmoa ez da danok ezagutzen dogun musika latino globalizadua erakustea, Iberoamerikako kulturen aniztasuna bere osotasunean erakustea baino.

Alex Txikonek Kangchenjunga igongo dau, alderdirik gatxenetik

Dabi Piedra Robledo 2014-04-08 15:33

Munduko mendirik altuenetan hirugarrena dan Kangchenjunga (8.556 m), iparraldetik igon nahi dau Alex Txikonek, Denis Urubko eta Adam Bielecki mendizaleakaz batera egingo dauen espedizinoan. Berez, ipar isurialdea ezezagunagoa da baina, ganera, bide barri bat zabaldu nahi dau espedizinoak.

Kherau taldeak soinu indartsuagoa eta konplexuagoa dakar bigarren diskoan

Dabi Piedra Robledo 2014-04-07 15:44   Musikea

Folk musikea oinarria dan arren, kanta bakotxak nortasun berezia dauka Aukhera disko barrian (Gaua Records). Euskal kulturan oinarrituta, oraingo honetan, mugak apurtu ditu Kherau talde bizkaitarrak eta, holan, beste tradizino batzuetako doinuetatik abiatu dira kanta batzuetan.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Eusko Jaurlaritzearen itzultzaile automatikoaren aukerak zabaldu ditue

Dabi Piedra Robledo 2014-04-02 15:33   Euskerea berbagai

Orain, interfazea barrituta eta ahalmena areagotuta dator. Lehen 1.024 karakterera arteko testuak itzultzen zituan eta aurrerantzean, barriz,1.500era artekoak. Interneteko testuak itzultzeko aukerea be emoten dau. Barrikuntza nabarmenena, dana dala, hizkuntza gehiago sartzetik dator.

Bilboren historia modu atseginean kontau dau Pedro Ugartek liburu baten

Dabi Piedra Robledo 2014-03-19 14:17   Kulturea

Historia de Bilbao liburuan (Txertoa argitaletxea), uriaren 714 urteko garapena modu panoramikoan azaltzen da. Izan be, Pedro Ugarte, historialaria baino, idazlea da eta ikutu literarioa emon deutso lanari. Ez da liburu lehorra, irakurteko erraza da, nabarmendu dau autorearen lagun Gonzalo Garridok, Bilbon bertan egindako aurkezpenean.

Espainiak eta Frantziak euskereari traba gehiago egin deutsiela salatu dau Kontseiluak

Dabi Piedra Robledo 2014-03-18 13:53   Euskerea berbagai

2013ko Hizkuntza Politiken Urtekaria aurkeztu dau Bilbon Kontseiluak, euskerearen normalizazinoaren bidean egin diran pausuak eta jasan diran erasoak batzeko txostena.

Erritmo jantzagarri baina konprometiduak dakarz En Tol Sarmiento taldeak disko barrian

Dabi Piedra Robledo 2014-03-13 14:41   Musikea

Arabako Errioxatik dator En Tol Sarmiento (ETS). 2005ean sortu zan eta Zure mundua izeneko hau, euren ibilbideko hirugarrena da. Betiko estiloari eutsi deutsie, erritmo handiko ska doinuak, reggae ikutu bategaz eta melodia landuagaz. Ohiko legez, mezu konprometiduak batzen dira En Tol Sarmientoren letretan. Ganera, disko barriko hamabi kantetatik zazpi, euskeraz egin ditue.

Euskerearen transmisinoa eta Athleticen baloreak aplikazino baten batu ditue

Dabi Piedra Robledo 2014-03-07 14:31

Umeak eta familiak gogoan hartuta sortu dabe Lehoiak ametsetan: Bixentaren abentura zurigorriak aplikazinoa. Kirmen Uribe idazlearen testuen eta Asisko Urmeneta artistearen marrazkien bidez, San Mamesen bizi dan Bixenta satorra ezagutuko dogu smartphone eta tabletetarako aplikazino horretan, baita Athleticen historiako jazoerak eta pasadizoak be. Euskera hutsean dagoz ipuinak eta, holan, hizkuntzearen transmisinoan sakondu nahi da.

Europak hizkuntza gitxituak babesteko daukan erantzunkizuna azpimarratu dabe Bilbon

Dabi Piedra Robledo 2014-02-21 11:05   Euskerea berbagai

Hizlariek gaur nabarmendu daben giltzarrietako bat izan da, orain arte, Europak arreta eskasa eskaini deutsela gitxiengoen eta estadu bako nazinoen hizkuntzei. François Alfonsik adierazo dauenez, Europaren ezaugarri nagusietako bat da aniztasuna, europar ondarea oso zabala da; horregaitik, Europako erakundeei erantzunkizuna eskatu behar jake aniztasun hori gorde eta babesteko.

»» Ikusi argazki guztiak (1)

Travellin´ Brothers taldeak AEBetako musikearen errora jo dau bere seigarren diskoan

Dabi Piedra Robledo 2014-02-20 14:34   Musikea

Hamar abestiko bilduman, kolaboratzaile ugari izan ditu Travellin´ Brothersek eta, aitagarrienak, Leioako Kantoria abesbatzako 14 neskak, gospel koruak egiten lagundu dabe eta. Magnolia Route izenburuko diskoa martiaren 7an aurkeztuko dabe zuzenean, Bilboko Kafe Antzokian.

Hiru Nobel saridun ekarriko ditu Bilbora Gutun Zuria jaialdiak, martiaren 27an hasita

Dabi Piedra Robledo 2014-02-17 14:39   Kulturea

Mugako kontakizunak goiburupean, zazpigarren urtez egingo da Gutun Zuria Alondigan. Urtero legez, goi mailako idazle eta kazetariak konbidau ditue, esate baterako, Gao Xingjian, Orhan Pamuk eta Herta Muller Nobel saridunak, mundu zabalean ezagun diran Claudio Magris eta Juan Goytisolo eta euskal literaturako punta-puntako idazle diran Ramon Saizarbitoria, Arantxa Urretabizkaia eta Txomin Peillen.

Meatzaritzearen sasoia gogora ekarriko dabe Bilbon, erakusketa eta berbaldien bidez

Dabi Piedra Robledo 2014-02-12 14:23   jardunaldiak

Arte Berreginen, Meatzaritzearen eta Itsasadarraren museoen alkarlanagaz eta BilbaoHistoriko erakundearen bultzadaz, apirilera arte iraungo dau Bilboko Meatzak programeak. Gaur bertan, maketen erakusketea zabaldu dabe Berreginen Museoan. Asmoa da, garai baten Bilbon ohikoak izan ziran meatzeetako teknologia, tresnak eta bizimodua erakustea, edade guztietarako aproposak diran jardueren bidez.

»» Ikusi argazki guztiak (2)