Hamazazpi urteren ostean, disko barria kaleratu dau Ama Say taldeak
2010-11-12 09:50 MusikeaRen Fan diskoa egiteko prozesua gorabeheratsua izan ei da. Abuztuan eta irailean grabau dabe, kostata, baina euki dabezen laguntzaile eta kolaboatzaileei esker, aurrera atara dabe diskoa. 'Arazoak gainditu eta orain pozik gagoz diskoagaz, atara beharreko lana izan da, esan beharreko gauzak plazaratu behar genduzan'.
Hamar kanta barri dakarz Ren Fan lanak, munduan dagozan arazoak agirian itxi eta salatzen dituenak. 1993an kaleratu eban Ama Say bizkaitar taldeak aurreko diskoa eta hamazazpi urte ez dira alferrik igaro: 'antzeko doinuak sortu doguz, baina orain helduagoak gara eta beste erantzunkizun batzuk be badaukaguz', aitatu dabe taldekideek. Seme-alabak eta lana daukiez orain, baina ezin musikea sortzeari itxi, 'rock-a biziteko modua da, bizitzeari begiratzeko filtro berezia'.
Ren Fan diskoa egiteko prozesua gorabeheratsua izan ei da. Abuztuan eta irailean grabau dabe, kostata, baina izan dituen laguntzaile eta kolaboatzaileei esker, aurrera atara dabe diskoa. 'Arazoak gainditu eta orain pozik gagoz diskoagaz, atara beharreko lana izan da, esan beharreko gauzak plazaratu behar genduzan'. Ama Say taldeak Meatzaldean dauka jatorria eta hango problemak, ingurumen eta politika arlokoak batez be, landu ditue, 'gu txikiak gara, baina geure neurrian, eskualdeko bidebakokeriak azaleratu gura doguz, Meatzaldea eta mundua aldatzea danon artean egin beharreko zeozer da', azaldu dabe.
Kolaborazinoak izan ditue baina danak izan dira euren inguruko lagunak, 'esan leiteke diskoa lagunartean egin dogula eta horrek lasaitasuna emon deusku'. Bonberenea zigiluaren babesagaz argitaratu dabe bilduma barria Ama Saykoek, diskoetxe horregaz hartu-emon estua daukiez eta. Sakontasun handiagoko lana be bada Ren Fan, taldekideen esanetan. Izena be berezia dauka diskoak, Ren berbeagaz, 'azpian dagoan guztia' islatu gura dabe eta Fanegaz, ostera, ganean dagoan guztia, azalpen bitxia duda barik.
Ren Fan diskoa kalean dago dagoeneko eta, abendutik aurrera, aurkezpen birea hasiko dabe Gasteizen. Beste hiru kontzertu be emongo ditue, Durango, Bilbo eta Tolosan. Akaso, beste emonaldiren bat be lotuko dabe laster, baina, edozelan be, Ama Say zuzenean ikusteko aukera gitxi egongo dala uste dabe eta beraz, kontzertuetara joan gura dabenei, 'asko gozetako' deia egin deutsie.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!