Alberto Iñurrategik, Juan Vallejok eta Mikel Zabalzak Groenlandia eta Antartika zeharkatuko ditue datozen hileetan
2011-05-02 15:32BAT Basque Team egitasmoaren barruan, erronka bikotxa jarri deutsie euren buruari: goi mendia albo batera itxi eta Transantartika proiektuan sartuko dira buru-belarri. Datorren astean, Groenlandiara abiatuko dira hiru mendizaleak eta uhartea hegotik iparrera zeharkatuko dabe. Udagoienean, barriz, Antartikan ibiliko dira eta Hego Poloa bisitetako aukerea be ez dabe galduko.
BAT Basque Team egitasmoaren barruan, erronka bikotxa jarri deutsie euren buruari: goi mendia albo batera itxi eta Transantartika proiektuan sartuko dira buru-belarri. Datorren astean, Groenlandiara abiatuko dira hiru mendizaleak eta uhartea hegotik iparrera zeharkatuko dabe. Udagoienean, barriz, Antartikan ibiliko dira eta Hego Poloa bisitetako aukerea be ez dabe galduko. Zeharkaldi bien berezitasuna da, kometen indarragaz mobiduko diran lerak erabiliko dituela garraiorako.
Esperientzia zabala daukie Iñurrategi, Vallejo eta Zabalzak Himalayan baina, Groenlandia eta Antartikan, ezagutzen ez dituen erronkei aurre egin behar kodeutsie. Orain, mendia barik, eremu laua izango dogu aurretik eta beraz, preparazino fisikoak ez dauka zerikusirik Himalayakoagaz, eta elikadurea be desbardina izango da, azaldu dau Alberto Iñurrategik. Gauza barriak egiteko gogoz gagoz, hara joateko desietan, ganeratu dau Juan Vallejok. Erronka barriak eta emozinoa Himalayatik kanpora be topau daitekezala adierazo dabe hirurek, mendizale danok daukagu buruan honelako espedizinoren bat egitea, Alberto Iñurrategiren ustez.
Maiatzaren 9an urtengo dabe Groenlandiaruntz hiru mendizaleek. Hegoaldeko Narssaq herritik abiatuta, uhartearen iparraldeko muturreko Qaanaaq herrira heltzea da asmoa, 40-45 eguneko zeharkaldian. Erabat isolatuta egongo dira Iñurrategi, Vallejo eta Zabalza eta, beraz, horniketea eta material guztia ganean eroan beharko dabe beti, 100na kiloko leretan. Kometea be eukiko dau espedizino kide bakotxak eta, holan, haizearen indarra erabilita mobidu gura dabe. Norvegian ibili dira asteotan teknika hori ikasten. Haizea, hotza, orientazinoa eta abar izango dira zailtasun nagusiak, baina ia kometakaz zelan moldatzen garen, azaldu dau Alberto Iñurrategik. Erriflea be eroango dabe, Groenlandiako agintariek behartuta, hartzagaz topo egin leikie eta.
Groenlandiako zeharkaldia, preparazinotzat eta entrenamendutzat hartuko dabe, neurri baten behintzat, izan be, udagoienean, egitasmo gogorrago eta luzeago baten sartuko dira Iñurrategi, Vallejo eta Zabalza. Antartikako zeharkaldian distantzia luzeagoari, klima gogorragoari eta lera astunagoei egin beharko deutsie aurre, 200 kiloko trineoa eroan beharko dogu bakotxak eta haizeak laguntzen ez dauenean, norbere indarragaz hori eroatea ez da bromea izango, azaldu dau Iñurrategik. Urteera-lekua eta ibilbide zehatza erabat pentsau barik daukiez parte-hartzaileek, baina badakie, gitxi gorabehera, 3.700 kilometroko bidea egingo dabela Antartikan (Groenlandian, 2.300 km.). Hego Polora ailegetako asmoa daukie eta kontinente izoztuko mendi eta hatx-multzoetan igoerak egingo ditue.
Ibilbide luzeak, zero azpiko 40 graduko tenperaturak eta ingurune bakartiak daukiez zain Naturgas - BBK Transantartika espedizinoko kideek. Geure burua estutu eta noraino heltzeko kapaz garen ikusiko dogu Groenlandian eta Antartika, barriz, benetako erronkea izango da geuretzat, aurreratu dau Iñurrategik, ezezagunaren bila ibilten gara beti eta oraingoan be, espiritu horri eutsiko deutsagu.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!