Yogurinha Borovaren estilo berezia entzungai 'Carbono catorce' diskoan

Dabi Piedra Robledo 2011-04-15 15:50   Musikea

Carbono Catorce lanagaz, Yogurinha Borova abeslari, aktore, transformista eta showman sailkaezinak beste ate bat zabaldu dau bere ibilbidean. Nik ez neukan diskorik atarateko asmo zehatzik, baina Gor diskoetxeagaz berba eginda, ikusi neban hauxe zala diskoa kaleratzeko momentua, esan dau Yogurinha Borovak (benetako izenez, Eduardo Gaviña) Bilbon egindako aurkezpenean.

Carbono Catorce lanagaz, Yogurinha Borova abeslari, aktore, transformista eta showman sailkaezinak beste ate bat zabaldu dau bere ibilbidean. Nik ez neukan diskorik atarateko asmo zehatzik, baina Gor diskoetxeagaz berba eginda, ikusi neban hauxe zala diskoa kaleratzeko momentua, esan dau Yogurinha Borovak (benetako izenez, Eduardo Gaviña) Bilbon egindako aurkezpenean.

Disko eklektikoa dala azaldu dau, abesti bakotxak ez dauka besteakaz ezelako zerikusirik, neure ibilbidean beti egin dodan legez, oraingoan be aniztasunera jo dot.

Euskal Herrian ez dogu antzekorik topauko, azaldu dabe Gor diskoetxeko arduradunek; oraingo honetan, diskoetxearen ohiko estilotik apur bat urrundu gara, baina beti gauza bera egiteaz be aspertuta egon gara.

Yogurinha Borovak 60-70 bat kanta eta bertsino daukaz etxeko ordenagailuan grabauta eta horreek guztiak sailkatu, eta aukeraketea egin dabe, 14 abestidun diskoa atontzeko. Kolaborazinoak be aitagarriak dira, besteak beste, Placebo talde ezaguneko gitarra-joleak lagundu deutso Yogurinhari Ser actriz kantan; La Prohibida artistea, barriz, Dios creo la mujer abestian entzungo dogu. Placeboko Stefan-egaz lan egitea plazerra izan da, Internet bidez, ia ezustean ezagutu genduan alkar eta orain lagun handiak gara, azaldu dau Yogurinhak. La Prohibida, barriz, modan dago orain eta gogoa neukan beragaz zeozer egiteko, ganeratu dau.

Esnekiak gogoko ditut kantea euskeraz dago, gitxienez abesti bat sartu gura neban euskeraz, eta etorkizunean be, hizkuntza horretan proiektu gehiago landuteko asmo sendoa daukat, argitu dau Yogurinhak. Diskoko beste abesti baten itzulpena da: Asti falteagaitik ezin izan dot kanta bat oso-osorik euskeraz sortu eta beste baten itzulpenera jo behar izan dot.

Carbono Catorce diskoaren azalak be ez dau inor epel itxiko. Yogurinha Borova agiri da, uleorde edo peluka horiagaz, antxinako Egiptoko erreginaren antzera. Askok esaten dabe Liz Taylorri egindako omenaldia dala, bera zinemako Cleopatrarik ezagunena izan zalako, baina bera hil aurretik be eginda egoan argazkia eta baita Egiptoko altxamenduak gertatu aurretik be, beraz dana izan da kasualidadea, argitu dau abeslariak.

Yogurinha Borova ez da geldirik egoteko artistea eta egitasmo asko daukaz buruan, tartean Carbono Catorce diskoaren zuzenekoak. Ikuskizun bikaina izango da, show indartsua, nire espektakuluek beti daukie kabaretetik gehiago kontzertu soiletik baino, aurreratu dau. Las Fellini taldeagaz ibili zaneko sasoitik asko ikasi ei dau. Hasteko, datorren astean Madrilen eta Bartzelonan ibiliko da, eta apirilaren 29an Bilbon aurkeztuko dau zuzenean diskoa, La Bola de Cristal gunean. Behin disko barria atarata, gehiago egiteko gogoa sartu jako Yogurinha Borovari, kanta barrietan nago pentsetan, baina lehenengo Carbono Catorce lanagaz disfrutau nahi dot.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu