Pop eta rock estiloak nagusi dira El arca de Noelia taldearen lehenengo diskoan

Dabi Piedra Robledo 2011-04-14 15:50   Musikea

Bilbon aurkeztu dau El Arca de Noelia laukote bizkaitarrak Flores secas izeneko lana, bat baino gehiago harrituko dauen diskoa, taldekideen esanetan. Izan be, diskoaren itxurea eta izenburua ikusita, poparen inguruko lana izango dala emoten badau be, kantek rock kutsu sakona daukie; doinu indartsuak eta letra landuak. Pop-rock estiloaren barruan sartu geinke Flores secas diskoa, rock amerikarraren eragin handiagaz.

Flores secas lanak hamaika kanta dakarz, eguneroko gertaeretan oinarritu naz letrak idazteko, maitasuna zentzurik zabalenean, kezkak, bestelako arazoak, eta abar agiri dira, azaldu dau Patriciak, El arca de Noelia-ko abeslari eta letragileak. Ez, ez naz Noelia, Patricia naz, baina izenagaz olgau nahi izan dogu, zehaztu dau taldeko neska bakarrak. Gure abestien berbakaz, momenturen baten, edonor identifikau leike, ganeratu dau.

Lau kidek osotzen dabe El arca de Noelia, Patricia abeslariagaz batera, Ibai, Javier eta Bernardo. Laurok desbardinak gara, bakotxak bere estiloa dauka, bere gustuko musikea eta, holan, nork bere ekarpena egiten deutso taldeari, azaldu dau Javierrek, taldeko beteranoenak. Eragin asko daukaguz, baina, azken finean, barrutik urteten deuskun musikea egiten dogu, aitatu dau Patriciak. Flores secas lanari jagokonez, honakoa esan dabe: Maketak egiten ibili gara orain arte, baina ez genduan zirkulu horretan jarraitu nahi, ganorazko diskoa nahi genduan eta lortu dogu. Horretarako, autoekoizpenera jo dabe eta Baga-Biga diskoetxearen laguntzinoa daukie diskoa banatzeko.

Zuzeneko kontzertu askorik ez dabe eskaini orain arte, disko barriaren atxakian emonaldi gehiago egin nahi dogu, uste dogu abestiek zuzenean be funtzionetan dabela, azaldu dau Patriciak. Datozan aste eta hileetan, beraz, El arca de Noelia atzera eta aurrera ibiliko da kontzerturik kontzertu. Hurrengo hitzordua zapatuan izango da, apirilak 16, Laudion. Javierrek kontzertu indartsuak iragarri ditu: Zuzenekoan diskoan baino sendoagoak, indartsuagoak dira gure soinuak, ikuskizun ederra emoten dogu.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu