Zineuskadi alkartea jaio da, zinema aretoen sarea sortu eta kalidadezko pelikulei lekua egiteko
2011-09-12 15:01 BarriakEusko Jaurlaritzeak, euskal produktoreek eta areto txikiek bat egingo dabe Zineuskadi proiektu, ikusentzunezkoen euskal sektorearen garapen estrategikoa bultzatzeko asmoz. Dagozan ekimenak babestu eta sektorea indartzeko jarduera barriak martxan ipintea izango dira Zineuskadiren egitekoak, Blanca Urgell Kultura Sailburuak Bilbon egindako aurkezpenean zehaztu dauenez.
Eusko Jaurlaritzeak, euskal produktoreek eta areto txikiek bat egingo dabe Zineuskadi proiektu barrian, ikusentzunezkoen euskal sektorearen garapen estrategikoa bultzatzeko asmoz. Dagozan ekimenak babestu eta sektorea indartzeko jarduera barriak martxan ipintea izango dira Zineuskadiren egitekoak, Blanca Urgell Kultura Sailburuak Bilbon egindako aurkezpenean zehaztu dauenez. Europako Media programearen jarraipena izango da eta, horregaitik, kontinenteko produkzinoak publikoari hurreratzeko ahalegin berezia egingo dabe, batez be euskal zinemari lekua eginda. Hurreko zinema da Zineuskadiren eremua eta, holan, herrietako aretoakaz sarea osotu gura dabe, produkzinook zabaltzeko.
Zinema komertzialetik harago begiratuko dau Zineuskadik eta horretarako ezinbestekoak dira areto txikiak, herrietakoak. Oraingoz, zortzi udal areto batu jakoz proiektuari eta sarea martxan jarriko dabe. Barakaldo, Andoain, Tolosa, Ordizia, Arrasate, Elorrio, Leioa eta Zornotza dagoz Zineuskadin eta, laster, gehiago izatea espero dabe, 20-30 aretok bat egitea ez litzateke harritzekoa izango, gehienak publikoak, baina zine-klub eta antzekoei be ez deutsegu atea zarratuko, azaldu dau Veronica Sanchez Zineuskadiko zuzendariak.
Europar zinema eta, batez be, kalidadekoa, sarri zirkuitu komertzialetik kanpo egoten dana, horixe indartu gura dabe. Media programearen asmoei jarraituta, Zineuskadik arreta berezia eskeiniko deutsie bertoko produkzinoei, produktoreakaz alkarlanean jardungo dabe: Kalidadeko europar eta euskal zinema hurreratu, banaketarako aukerea erraztu eta zinemara jente barria erakarri nahi dogu, adierazo dau Jose Esteban Portela produktoreak eta IBAIA alkarteko ordezkariak, bertoko produktoreontzat gatxa da finantziazinoa lortu eta banaketea egitea eta holako ekimenak, beraz, laguntzino bikaina dira.
Krisi ekonomikoak modu sakonean eragin deutso euskal ikusentzunezkoaren sektoreari, barrikuntza arloan aintzindariak dira ikusentzunezko produktoreak eta indarra hartzen lagundu behar deutsegu, esan dau Urgell sailburuak. 120.000 euroko dirulaguntza zuzenak emongo ditue Zineuskadi programea garatzeko eta zinema aretoak modernizetako ekimenei batu behar jake hori. Kalidadearen eta hurrekotasunaren bidez, ikusleen kopurua handitu gura dabe. Aretoen sare barriagaz bat egin dauenetako bat Barakaldoko Antzokia da eta bertako arduradun Angel Asensioren esanetan, herrietako ikusleak fidelak dira, eurak be garrantzitsuak dira eta ganorazko programazinoa merezidu dabe. Zineuskadik udalerri askoren kultur apustuari erantzuten deutsola ganeratu dau Asensiok, aukerak handitu, koordinazinoa hobetu, onura asko ekarriko dau honek.
1999. urtetik hona, Media programeak 9,5 miloe euro bideratu ditu ikusentzunezkoen sektorera eta europar zinema indartzera, Euskal Autonomia Erkidegoan. Orain, Mediaren lekukoa Zineuskadik hartuko dau eta kalidadezko produkzinoari bultzadea emoteko orduan alkarlana garrantzitsua danez, zinema-aretoen sarea gehituko deutsie egitasmoari. Angel Asensiok nabarmendu dauenez, produktoreok, zinema areto txikiek, udalerrien kultur programazinoak eta ikusleek, danok irabaziko dogu.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!