Zinebik 'Good things await' film danimarkarra eskainiko dau Hileko Dokumentala zikloaren barruan

Bizkaie! 2016-03-30 12:40   Barriak

Protagonistea Niels Stockholm da, nekazaritza biodinamikoaren munduan dabilen 79 urteko nekazaria. Rita emazteagaz lantzen dau lurra Kopenhage iparraldean. Bere bizitzearen filosofia, gizakia eta lurra unibersoagaz lotuta dagozala dinoan idean oinarritzen da eta, horregaitik, ilargi-egutegiagaz erabateko sinkroniagaz lantzen ditu bere elikagaiak, kosmosagaz ahalik eta harmoniarik egokiena lortzeko.

Hileko Dokumentala, Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazinoarteko Jaialdiak, Zinebik, urte osoan zehar bere programazinoari jarraipena emoteko antolatu dauen estreinaldien zikloak, Phie Ambo zuzendari danimarkar ospetsuaren Good Things Await (Danimarka, 2014. 95 min.) filma eskainiko dau eguen honetan, martiaren 31n. Hipnotizagarria eta sano iradokitzailea dan filmak, landa guneetako bizimodua, nekazaritza eta elikadura iraunkorrak esperimentetako beste modu bat erakusten deusku.

Ohikoa danez, emonaldia Bilboko Multicine aretoan izango da (Jose Maria Escuza, 13) arratsaldeko 20:00etan, gaztelaniazko azpi-tituluak izango dituan danierazko jatorrizko bersinoan. Sarrereak 3,70 euroko prezioa izango dau. 

Filmak sariak irabazi ditu Europako eta AEBetako hainbat zinemalditan. Protagonistea Niels Stockholm da, nekazaritza biodinamikoaren munduan dabilen 79 urteko nekazaria. Rita emazteagaz lantzen dau lurra Kopenhage iparraldean. Bere bizitzearen filosofia, gizakia eta lurra unibersoagaz lotuta dagozala dinoan idean oinarritzen da eta, horregaitik, ilargi-egutegiagaz erabateko sinkroniagaz lantzen ditu bere elikagaiak, kosmosagaz ahalik eta harmoniarik egokiena lortzeko.

Freskoak eta kalidade maila bikainekoak diran bere landetxeko elikagaiak mundu osoko jatetxe onenetan konsumidu daitekez, horreen artean Danimarkako uriburuko NOMA ezagunean. Halan da be, Nielsek, bere eguneroko jardueran eragina daben hainbat arazo ditu aurrean. Bere landetxea, printzipio biodinamikoak kontuan hartzen ez dituen agintarien arauetara egokitu behar da. Baina haren ardura nagusia da bizitzearen amaierara heltzen dagoala eta bere amesagaz jarraitu leiken ondorengorik ez dauela sentidutea da.

Phie Ambo zinemagile dokumental legez graduau zan National Film School of Denmark izenekoan 2003an. 2001ean, Joris Ivens sari ospetsua irabazi eban IDFAn, Family (2001) lanagaz. Danish Documentary Production produkzino etxearen sortzaileetako bat da. Gaur egun, Mechanical Love (2007) eta Free the Mind (2012) lanek osotzen daben giza zientziari eta existentziari buruzko trilogiari amaierea emoten deutson Ripples on the Shore filman dabil lanean.

Zinebik Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazinoarteko Jaialdiak jarraipena emongo deutso urte osoko programazinoari Hileko Dokumentala izeneko zikloagaz. Ekimen horren bitartez, generoaren zaletuek, nazinoarteko beste jaialdi batzuetan sariak irabazi dituen edo aukeratuak izan diran arren, merkataritza zirkuituan ia banaketarik lortu ez daben lanez gozetako aukerea izaten dabe. Esangura horretan, Parallel40 banaketa-etxearen eskutik, Multicine aretoetan, zientziari, ekonomiari edo gizarteari buruzko erabateko gaurkotasuneko gaiak lantzen dituen dokumentalak izaten dira ikusgai.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu