Ikusle kopuruan gora egin dau Zinegoak jaialdiak aurtengo edizinoan

Bizkaie! 2016-03-18 09:25   Barriak

Antolatzaileek azaldu dabenez, ia 10.000 ikus-entzule batu zituan LGTB gaietako Bilboko zinemaldiak, Zinegoak-ek. Zinema-aretoetan, igaz baino % 15 ikusle gehiago egon dira aurten eta ekintza osogarriek be sekula baino oihartzun handiagoa euki dabe. Sexu aniztasunaren gaian, Bilbo erreferenteen artean dagola dinoe Zinegoakeko arduradunek.

Lehenengo edizinoan baino hamar bidar ikusle gehiago euki ditu 13. honek. Datu horregaz garbi itxi gura izan dabe antolatzaileek Zinegoakek urteotan euki dauen gorakadea. Aurten bertan, zinema-aretoetan % 15 igon dau ikusleen kopuruak. Guztira, ia 10.000 personak disfrutau dabe Zinegoaken eskaintzeagaz.

Datorren urterako, 10.000 ikusleko mugea atzean itxi nahi dabe. Pau Guillen jaialdiko zuzendariak adierazo dauenez, zenbat eta ikusle gehiago erakarri, hobeto zabalduko dabe sexu aniztasunaren aldeko mezua.

Jarduera osogarriek be harrera ona euki dabe. Esate baterako, Zinegoak Hedapena oraindino martxan dago. Programa horren bidez, Bilbon erakutsitako film batzuk herririk herri eroaten ditue. Aurten, 27 herrik eskatu dabe programan parte hartzea, igazko 14en aldean.

Gora nire familia! ume eta familientzako rock kontzertu bereziak euki dauen arrakastea be nabarmendu dau Zinegoak-ek. Zezeilaren 28an Azkuna Zentroan egindako ekitaldi horretara 600 persona joan ziran.

Jaialdiak nazinoartean euki dauen oihartzunagaz pozik dagoz antolatzaileak. Bertoko eta kanpoko hedabideetan lekua egin deutsie Zinegoaki. Pau Guillenen ustez, Bilbo kultura, zinema eta sexu aniztasunaren erreferente bihurtu da. Errealidade guztiak ikusgarri egiteko ahaleginean aurrerapausu handia dala ganeratu dau Guillenek.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu